inprimatu
Aloņapeko agerkera
Izenburua:
Aloņapeko agerkera
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
117-118

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Aloņapeko agerkera

 

Arana, Jose Ignacio

 

 Badatorkizu; orra nun dezun:

 Arantza baten gaņian

 Lora guzien lora nausiya

 Zeruko-Erregiņa aurrian.

 Auspeztu zaite; agur eiozu:

 Ta Goņatira jeistian,

 Erritar danai esan zayezu

 Igotzeko ariņ batian.

 

 Esan zayezu, etorri zaizten

 Neke, legorte, gaizkiak,

 Erres kenduko ditubela, bai,

 Ama Birjiņa Mariak;

 Berok benetan biotz-damutuz

 Ontzen badira guztiak,

 Aren Seme Jaun Jaungoikoarekiņ

 Egiņik oso pakiak.

 

 Beren bekatu aundiakgatik

 Etorri izandu dirala

 Errietara gaitz oyek danak,

 Ekaitzaldi bat bezala;

 Bere eskuban Ama Birjiņak

 Jainkoarena daukala;

 Bere mantupe-azpira danik

 Iņor galdutzen ez dala.

 

 Igo-baņo leen Goņatiarrak

 Aloņapeko basora,

 Aitorturikan, bota bitzate

 Pekatu danak kanpora:

 Erregu eta kanta umillez

 Gesalza-albotik jun gora,

 Arkaitz-arteko elortegitik

 Birjiņa Amaren ondora.

 

 Itz-aldi oyek aitu orduko

 Bere biyotza suturik,

 Balzategiko artzai gaztea

 Abiatzen da pozturik

 Goņatirako bide-aldera,

 Ta asmo-berean sarturik

 Mendiratzeko erri guzia,

 Bere-ondoren goiturik.

 

 Aloņa-atzeko gertakizunn au

 Goņatiarrak aitzean,

 Indartsuenak asitzen dira

 Gogoz mendira-nayean;

 Errodrigo-ri jarraiturikan

 Basamortuko bidean,

 Alai dijoaz basorik-baso

 Chara ta sasi artean.

 

 "ĄĄAra, diote, arriturikan,

 Ara, elorri-arantza!!

 ĄAra gaņean erdi-erdiyan

 Birjiņ-Amaren ekantza;

 Ezkilla dago besangatikan

 Zinzilika ta balantza;

 Besoetako Jesus-ek ere,

 Birjiņarena du antzi!!..."

 

 Egiten dute estalpecho bat,

 Kantarik salbe-gozoak;

 Alkar-aiturik, ustez ederki,

 Artzen dituzte asmoak,

 Eramateko Ama Birjiņa

 Utzita arkaizte basoak;

 Baņa bestera izandu ziran

 Birjiņ-beraren gogoak.

 

 An gelditzen da, mirari andiz

 Adirazirik danori,

 Eliz aundi bat jasorik anche

 Jainko Jesus-en Amari,

 Jainko zuela kristau leyalak

 Erregutzea berari,

 Graziak andik isuritzeko

 Euskal-errira ugari.

 

 Ara ordutik arkaitz-artean

 Agerkeraren lekuba,

 zeruko-zelai baratza eta

 Lorategitzat sortuba:

 An alchaturik San Franziskoren

 Semedi eder santuba,

 Ai da zabaltzen bertute danen

 Usai, lora ta frutuba...

 


inprimatu