inprimatu
Aizkibel-mendiko Guadalupe-ra igotzeko kantachoa, laukoetan
Izenburua:
Aizkibel-mendiko Guadalupe-ra igotzeko kantachoa, laukoetan
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
207

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aizkibel-mendiko Guadalupe-ra igotzeko kantachoa, laukoetan

 

Arana, Jose Ignazio

 

 Aingeru eder Errafael-ek

 Lagun gaitzala bidean,

 Aurkeztutzeko danok egoki

 Birjiñ Amaren aurrean.

 

 Zerutar au da ¡zeiñ lagun ona!

 Jaizkibel-era juateko,

 Aingeru goiyen Erregiña dan

 Andre Maria agurtzeko.

 

 Guazen mendira, nola Birjiña

 Santa Isabel-en echera,

 Bere mesedez gure biyotzak

 Bete-beteak jartzera.

 

 Besoak zabal artuko gaitu

 Ama Birjiña maiteak,

 Urraturikan mundu gaistoak

 Jartzen dizkigun kateak.

 

 Zugana gatoz, Ama maitea,

 Gabiltzanean chit larri,

 Nola dakigun iturriratzen

 Geradenean egarri.

 

 Guazen alayak: egin dezagun

 Birjiña-gana jornada:

 Grazi guztien iturri gozo

 Zoragarriya Bera da.

 

 Garbitasuna eskatzen digu

 Birjiñ Amaren Biyotzak:

 Maita badegu, urtuko dira

 Gure biyotzen izotzak.

 

 ¡Jesus Maria! Zuben Biyotzak

 Badaude amorez urturik,

 ¿Nola ez gera biyon amorez

 Danok geldiko suturik?

 

 Jesus-engana ega gaitezen

 Otoitzez eta erreguz,

 Gure amorez ark eramana

 Gomentaturik soseguz.

 

 Ikas dezagun otoitz-egiten

 Jetsemani-ko baratzan,

 Eta Guruzpe Kalbario-ko

 Birjiñ Amaren negartzan.

 

 Alcha ditzagun gora biyotzak:

 Egin erregu beroa,

 Pekatariak ondu ditezen

 Gozaturikan Jainkoa.

 


inprimatu