inprimatu
Aita Santu Leon XIII-ri
Izenburua:
Aita Santu Leon XIII-ri
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
135-136

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Aita Santu Leon XIII-ri

 

Arana, Jose Ignazio

 

 Argiya zera zeru goyetan,

 Argiya zera lurrean;

 Egi Jainkozko betikoakiñ

 Danori argi-eitean.

 Argi-danetan zoragarriyen

 Zaude gizonen artean;

 Zure argien distiadurak

 Zabaldu dira mundura,

 Anima onak igo ditezen

 Argi ta garbi zerura.

 

 Zure argiya sortutzen zaigu

 Edertasunez jantziya,

 Beti-betiko Egiya danak

 Zure gañean jarriya;

 Argi orretan billa gentzake

 Zoriontasun guztiya,

 Eta pausoak ondo zuzendu

 Bakarrik orri begira:

 Zugandik-iges dabiltzan danak

 Dijoaz ondamendira.

 

 Zure argiyak gaintzen du oso

 Izarren edertasuna;

 Zure-aldean dirudi dala

 Euzkiya bera illuna.

 Zu zera animen alaitasuna;

 Biyotz nobleen eguna.

 ¿Zertako dabill mundu gaistoa

 Argi eder au ketutzen?

 Argi-errañu zerutar oyek

 Likiskeriyaz beztutzen?...

 

 Gezurrezkoak, errorezkoak

 Odei aundi ta beltzenak

 Zabal-dituzte dierrietan

 Luzbel-en anai lenenak;

 Ichumustuan arrapa-nairik

 Jesus-en lagun piñenak:

 Baña ez dute gure artean

 Gau illundurik jarriko,

 Zure argiya zilluntasunak

 Aisa ditugu ausiko.

 

 Juda-ko Legoi garailariya

 Daukazu zere aldera,

 Kristo-Beraren ordez lurrean

 Erroma-n jarri bazera,

 Bere graziaz, bere kemenez,

 ¿Nola alaiko etzera?

 Millaka Etsai amorratubak

 Naiz orroatu ondoan,

 Soseguz zaude, darabiltzula

 Jesus-en itzak gogoan.

 

 Infernu-ate, suleizetarren

 Indar-alegiñ okerrak,

 Etsai guztien astalka danak

 Izango dira alperrak:

 Iraungo dute Eleiza-Ama-ren

 Zimendu gogor ederrak.

 Pedro-ren ontzi garaitzalleak

 Joko du ekaitz-artean

 Zeruko ipar-argi aldera

 Olatu arro gañean.

 

 ¡Aita Santuba, Aita maitea!

 Alchatu zaite pozturik,

 Berrogei ta amar urte-garrenez

 Jainkoa eskuan arturik;

 Munduko kristau guzien pozak

 Zeugan dituzu bildurik.

 Kanta bitzate zeru ta lurrak

 Aita Leon-en gloriyak,

 Leyal berekiñ guk artu arte

 Beti-betiko sariyak.

 


inprimatu