inprimatu
Antigua-ko eliza berriaren oroimena
Izenburua:
Antigua-ko eliza berriaren oroimena
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
514

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Antigua-ko eliza berriaren oroimena

 

Arana, Jose Antonio de

 

 1

 

 ĄMasusta arbola baten gaņean

 Zeruben edergarriya?

 Bizkaiko-mendi arkaitz-artean,

 Ama Birjiņa Mariya?

 Ez da arritzeko, ainbat izanik

 Euskaldun Fede-biziya,

 Eta Birjiņa-ganako duten

 Amore guziz andiya.

 

 2

 

 Anziņakoan masusta-ondoan

 Eliza jaso zanean,

 Birjiņa-Amaren mesede ugari

 Isurtzen ziran danean;

 Orduban danak alkar-arturik

 Ots-egiņ zuten batean,

 "Eleiza andi bat egin Amari

 Orduņa-uri gaņean!!"

 

 3

 

 Eta ara-bertan kristabak eunka

 Alkarren-leyan lanera;

 Arrobietan batzubek pozik

 Arri-galant leuntzera;

 Besteak-berriz arbola lodi

 Zabalak ebakitzera,

 Aiskoraz zuri, printzatu, leundu,

 Ta abiak zuzen jartzera.

 

 4

 

 Nola dabillen, erle-samalda

 Egaka lora-gaņetan,

 Erlaunzetara eramateko

 Eztigaya oņ-ertzetan;

 Langille danak dabiltza alegiņ

 Bakoitza bere lanetan,

 Eliz-aundi bat eskaņitzeko

 Birjiņa Amari benetan.

 

 5

 

 Eranzun-omen zuben orduan

 Amak buruba beeturik;

 ĄEne semeak! Ondo da; baņan

 Geiago nai det; suturik

 Jainko-amorez, zeron biotzak

 Eliz-edertzat goiturik

 Eskaiņitzen bizi-dediņ an

 Seme-Jainkoa, pozturik.

 


inprimatu