ĢJoanesģ artzaiņaren siņismena
Enbeita'tar Balendin
Euskal-erriko gure lur maite
Siņismenaren iturri,
Zure emaitzak agertzen ziran
Nun-nai eder ta ugari.
Bake deunaren gorde-lekua
Kurutza zendun gidari...
Baiņa gaur ia kendu dautzue
Zeure edertasun ori.
Be-aldietan ez da ikusten
Len euki zendun bakia.
Mendi goietan ixillik dago
Artzaiņen txistu alaia...
Sukalde askotan ukatu dabe
Mar-mar gozozko otoia,
Txorakeritzat artzen dabela
Aurreko zarren fedia.
Goiko ta beko naspildu dira,
Oinpean dabil egia.
Au ikustean, kistar erriak
Galdu dau bere lotsia.
Nun ete dago ĢAitz-gorriģ-peko
Ģ Joanesģ artzaian fedia?
Zuzenduteko gaurko artzaiņen
Egizko zeru-bidea?
Asabakandik oiņik-oiņera
Fedia beti da egon,
Kurutza deuna goiburu dala
bere itzala da jabon:
Batzuk nai dabe guzur egiztu,
Kurutz-zaleai, Or konpon!
Artzain txamarran artalde onik
Ezin legike itxaron.
Zer dala, baiņa, jazoten dana
Txikia beti errudun?
Apaingarri dan soiņaz bakarrik
Ezin legike jun urrun.
Geure barrenak azkatu eta
Egia autortu dagigun.
Jaungoikoa ta Kurutziagaz
Egin nai ba'dogu lagun.
Ai, Urbia'ko ĢJoanes artzaiņa!ģ
Zure siņismen sendoa!
Gizontasunez eusko eredu,
Egizko sendi burua:
Artzain lagunak itxi zaituez.
Nok dauka orren errua?
Autortu bear izango dogu
Datorrenean ordua.
ĢJoanesģ artzaiņan bide zuzena
Eredutzako arturik,
Garbi jokatu bearra dogu,
Ez dago beste biderik...
Egia beti autortu daigun
Etsaien bildur bagarik,
Guzurrarekin ez dagolako
Iņori ziri sartzerik.