inprimatu
Zubietako umantai
Izenburua:
Zubietako umantai
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
55-59

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zubietako umantai

 

Otaegi, Klaudio

 

 Erri aundiak dituztenean

 Emengo lurrak berezi,

 Odoleztuzko ausi naasiak

 Naian emen erabaki,

 Maitagarrizko Euskal-errian

 Sortu izan dira beti,

 Gertoi estuan arkitutzean

 Umant azkarrak ugari.

 Ala gerta zau salkindari bat,

 Eunki onen asieran,

 Adiskidetzat bere burua

 Gezurkiro saldurikan,

 Orreagako arkaitzetatik

 Sartu zanean Iruñan,

 Eta orobat andikan laster

 Donostiako urian.

 Bukatutzen zan Abuztuaren

 Ogeitamaikagarrena:

 Bazter oetan ezagutu dan

 Gaurik izugarriena:

 Uri leial ta prestuak izan

 Duenik galgarriena;

 Su eta garrak istanpatean

 Oso kiskali zuena.

 Sutunpada ta turmoiak ziran

 Nasten aize chistuakin;

 Chingar chinpartak eta illinchak,

 Chimist oñaztarriakin;

 Eurijasa ta illuntasuna,

 Orerikan beltzenakin:

 Suprearen ke itogarria,

 Usai kiratsuarekin.

 Ezurragatik zakur pilla bat

 Burruka oi dan gisara,

 Anaiak etsai biurturikan

 Sartu zitzaion echera,

 Lagundu ordez, atsekabe ta

 Nai, gabeak geitutzera.

 ¡O gau gogorra! sekula gure

 Burutik juango etzera.

 Zeru lurrak ¡ai! aserratuak,

 Setatsu, irudi zuten,

 Uri gaisoren gañera amilka

 Zorigaitz denak botatzen;

 Arri meta bat kantal guziak,

 Chorroka odola isurtzen;

 Amorratuak dauden otsoak

 Gudariak ziruriten.

 ¡O zer momentu etsimenkaitzak!

 ¡Zeñen ikaragarriak!

 Burniaz illak gaitzikabeko

 Aur kotadu ta eriak!

 Desonratuak porchaz emazte

 Fiel ta neskach garbiak!

 Eriotza ta gozageitiak

 Ziran aeu egarriak.

 ¡Zer lantu eta negar samiñak!

 ¡Malkoz begiak erreak!

 ¿Zer egin dute gure aurchoak?

 ¿Non dira gure semeak?

 ¿Non gure emazte maitagarriak,

 Lagun eta adiskideak?

 ¿Non dira gure guraso zintzo

 Eta erritar tristeak?

 ¿Merezi dute lajatutzea

 Gure kabi maitatsuak?

 ¿Okendo eta Idiakezen

 Seaska guztiz prestuak?

 ¿Emen gelditu bear al-dute

 Betiko lurperatuak,

 Oroikarrizko plaza, karrika

 Sarjin... pillota jokuak?

 Ainbeste gogo amodiozko,

 Laztan bero ta zispuru,

 ¿Murru kiskali oen tartean

 Bear al-dute gelditu?

 ¿Sukal chokoren oroitz santua

 Ere laja bear degu?

 Uri maiteak bakardadean

 Uztea ¿merezi al-du?

 Ez milla bider ¡Easo zarra!

 Diote, salba diranak;

 Milla bider ez, milagro batez

 Itsuri egin dutenak;

 Arbola bati besarkatuak

 Dauden bezelase untzak,

 Zurekin daude alkarturikan,

 Zurekin, gure biotzak.

 Etzeru alargun geldituko, ez,

 ¡O uri negargarria!

 Juduak utzi zuten bezela

 Uri santu urrikaria:

 Erri-seme bat bizi dan arte

 Izango dezu bizia,

 Izengañ, almen, dinbreak eta

 Gañera omen aundia.

 Eta bildurik Zubietako

 Ibar edo echadian,

 Goseak chuti eziñ egonik,

 Erdiak larru gorrian,

 Erabakitzen dute, berotsu,

 Batzarre oroikarrian,

 Ziazalde bat alchatutzea,

 Polita guztiz, abian,

 Asitzen dira gogoz lanean,

 Uri biotzekoari

 Kendu zioten edertasuna

 Berriro naian itzuli;

 Eta, galarik galantenakin

 Dute apaintzen aiñ ongi,

 Non dirudien kaio nabar bat

 Itsas gañean igari.

 Gabi ardatsa beziñ zuzenak

 Karrikak dituzte egiten:

 Jauregi eta eche edertsuak

 Berdiñ guziak alchatzen:

 Arkueche ta Konsejuari

 Ere diote erasotzen;

 Eta berriro austartetikan

 Dute uria ateratzen.

 ¡Zer dezakean naitasun itsu

 Batek laratzenganako!

 ¡Zer amodio irazekiak

 Jaioterrirenganako!

 Ain zan aundia, kabugabea,

 Zutena Easonganako,

 Eze, aski da zentzuren fitsik

 Ez duen bat arritzeko.

 Zuekgatikan, choria etor

 Oi dan bezela kabira,

 Etorri ziran gure aitonak

 Iruchulo maitatsura;

 Zuekgatikan, udaberriko

 Enarachoen gisara,

 Euren kabicho zoragarriak

 Berriro moldututzera.

 Zuekgatikan ditu geroztik

 Ego azkarrak astindu,

 Eta, kabitik atera eta

 Ezker eskubi zabaldu:

 Zuekgatikan, kate gogorrak

 Bat batetan porrokatu,

 Eta aundientsu, arrano gisa,

 Lañoaz goiti egaatu.

 Zuekgatikan diote deitzen,

 Kantauriako sarjiña;

 Lore berezi danen tartean,

 Lirio zuri chukiña;

 Zuekgatikan, parerikan ez

 Duen perlacho bikaña:

 Zuekgatikan ¡ume argiak!

 Euskal-erriko erregiña.

 Zuei eskerrak, zuei, baldin gaur

 Non nai bada ezaguna:

 Zuei dizute zorko uriak

 Oraingo aunditasuna;

 Zuei munduban beste erri batek

 Ez duen edertasuna:

 Zuei gaur duen aurrerapena;

 Zuei aberastasuna,

 Bedeinkatuak izandu bitez

 Ume aiñ argidotarrak;

 Gure kondairen orri santuak

 Urreztaldu zituztenak;

 Bedeinkatuak, aiñ fama aundia

 Banatua daukatenak:

 Bedeinkatuak uri maitea

 Erreberritu zutenak.

 Zuen izenak Donostiarrai

 Aztutzea ain da gaitza,

 Non itsasoak iragotzea

 Jaunak para zion ertza;

 Joango dira egunak, illak,

 Urteak eta bizitza,

 Baña, ez iñoiz Zubietako

 Umant aundien oroitza.

 


inprimatu