inprimatu
Zitalkeria
Izenburua:
Zitalkeria
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
432-433

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zitalkeria

 

Otaegi, Klaudio

 

 Mendiskachoren egal batean

 Aritz bat zan arkitutzen,

 Iru auzoak berdiņ zutena

 Biotzetik maitatutzen.

 Gerria lodi, adarrak zabal,

 Orriak eze eta uso,

 Arri begira egon izandu

 Ziraden zenbat jakintsu.

 Neguan sortzen ziran uramill

 Eta ekaitz aizetsuak,

 Etziran aski garaitutzeko

 Aren sustar indartsuak.

 Pi pi kantari kabugabeko

 Amodiokin goizetan,

 Ikusten ziran chori politak

 Sardaskachoen gaņetan.

 Pozez beterik udaberrian

 Etorri oi ziran ara,

 Euren guraso zarrak moldatu

 Zituzten kabichotara.

 An ziran jaio, an ziran azi,

 An udazken arte bizi;

 An lore usai-dunen artean

 Egaatu ziran lenbizi.

 An bezelako libertaderik

 Etzuten iņon arkitu,

 Zeren etzien gaitzik egiten

 Idork, baizik pallakatu.

 Amar eunki eta geiago

 Zituzten aen kabiak,

 Eta betiro, zapuztu gabe,

 Irauten zuten guziak.

 Pakean eta zorionean,

 Betiere etziran aspertzen,

 Zerutarrezko kantachoakin

 Jaunari esker ematen.

 Patu gaiztoak Ąmilla aingeru

 Ordea nai izan zuan,

 Momorrocho bat zulaturikan

 Lurra bere inguruan;

 Izandu arren indar gabea,

 Dollorra eta zitala,

 Isill-isillik sustar sendoen

 Artean sartu zedilla.

 Lajatu zion aritz presto

 Azala orchikatutzen;

 Bai eta ere denborarekin

 Bere barrenen sartutzen.

 Bada, etzuen beņere uste

 Ziola egingo gaitzik,

 Egiten zion mesede ura

 Gogoan beti idukirik.

 Baņa Ąai! laster antz eman zion

 Berandu zala oroitu;

 Zeren momorro galgarri ura

 Etzan lanetik gelditu.

 Igo zanean oņetatikan

 Biotzaren erdiraņo,

 Isuri zion bere pozoia,

 Suminki, munetaraņo.

 Aritz gaisoak ezaguturik

 Guchitzen bere indarrak,

 Eta, aitutzen lenago senti

 Zituan ezetasunak;

 Nai zuan izan kanpora bota

 Momorroa; baņa alperrik;

 Anbesteraņo arkitutzen zan

 Bere barrena sarturik.

 Orduan zion esan ajika:

 -ĄSalkindaria! mintza ari:

 Nik emana dek ostatu ori,

 Eta ŋilltzen ni aiz ari?...

 Bere burua gor egiņikan,

 Batere kupida gabe,

 Momorrochoa etzan gelditu

 Bizigaiak kendu arte.

 Andikan iru illabetera,

 Zana len aiņ indartsua,

 Arkitutzen zan lorerik eta

 Orri gabe zimeldua.

 Eror zitzaizkan adar sendoak,

 Bai eta ere azala,

 Eta, gelditu beti betiko

 Igartua eta illa.

 Irakorlea: onek ekarri

 Erazten digu burura,

 Chikitandikan ikasitako

 Antziņako esaera.

 Au da: atzerri edo kanpotik

 Etorriko da gugana,

 Gure echetikan, ustekabero,

 Botatuko gaituena.

 


inprimatu