Urbietako Juan ernaniarra
Otaegi, Klaudio
Arranoa jaio zan
Egaan ibiltzeko;
Eguzkia munduan
Argi egiteko;
Euskalduna berriz ¡ai!
Gudatzeko beti.
¡Zenbat odol isuri
Ez dut bazterretan,
Aitorren Lege zarrak
Garbi gorde naian!
Erromaren almenak,
Tiberri galdetu
Nola zuen Lartaunen
Dardarak garaitu.
Itsas naasiak baldin
Izketan baleki,
Zer ziran euskaldunak
Luke esango noski,
Atzerria etortzen
Zanean kentzera,
Gaitzikabeko oiturak
Eta izkuntz ederra...!
Begi onez alkarri
Eziñ begirarik,
Bi gizon arkitutzen
Ziran antziñetik.
Bata zan Karlos era
Bestea Franzisko,
Burrukatzen ziranak
Alkarrekin maisko.
Pabiako zelaiak
Zituzten berezi,
Erabakitzeko zeiñ
Ote zan nagusi.
Zelai ugari aek
Urruñ egonarren,
Nola zan perillean
Dierria arkitzen
Euskaldun terzioak,
Beti bezelase,
Iji ujuka ziran
Joan ara ere.
Oetan arkitzen zan
Galai bat galanta,
Izendatutzen zana
Juan Urbieta.
Jatorriz zan umilla,
Biotzez aundia;
Alaia arpegiz eta
Buruz ez makia.
Leiala ta prestua
Bere eginbidetan,
Parekorik etzuen
Lagun guzietan.
Iñork etzuen aren
Ingurumarian
Bildurrikan sentitzen
Etsaien aurrian;
Zeren oju egiñaz
¡Aurrera mutillak!
Porrokatzen zituen
Lerro sendoenak.
Malla, zinta, burnisar...
Sariakgatikan;
Etzuen burrukatzen
Sekula, baizikan;
Goralchatzengatik
Bere dierria,
Batezere, maitatzen
Zuen sorterria.
Ikus zituenean
Errege, prantzesak
Aldamenean illik
Lagunik obenak;
Batalloi ugarriak
Sakabanatuak,
Lajatuaz banderak
Oso zatituak;
Buruzagiak preso,
Mutillak itsuri,
Egin gabetanikan
Kasorik iñori;
Aunditua etsaia
Garailari non nai,
Irrintzi eta algarak
Egiñaz ¡ja ja jai!
Eritua zaldia,
Bridak urraturik,
Nora zijoan ere
Etzekielarik;
Konsuelorik eziñ
Billaturik iñon,
Gibel gibeleraño
Esproiak sar zion;
Eta eriotzaren
Billa egaa zuen,
Esanaz bere baitan:
«Illaz ill gaitezen.»
Begi zorrotzarekin
Zegoen begira
Galai ernaniarra,
Alde danetara.
Irudi galanteko
Zaldun bat aurrean,
Agertu zitzakion
Aiñ ustekabean,
Non alcharik istoka
Bere bereala,
Esan zion: -gelditu
Bedi, nor nai dala.-
-Ill nazak, ill, ojuka
Mintza zitzakion;
Ez dezakeat gaurtik
Onik izan iñon.-
-¡O Errege azkarra!
Ez det nik illko, ez;
Siñis beza, esaten
Diodala ziñez.
Lotsa aundia izango
Litzake neretzat
Baldiñ illko banuke
Gizon garaitu bat.
Ez ninduke artuko
Amachok echean,
Billaukeri bat egin
Dedala aditzean.
Note jaioterri chit
Leial ta prestuak,
Botatuko lituzke
Nere gaiñ birauak;
Eta nere animak,
Kezkaz beterikan,
Ez luke arkituko
Iñon pakerikan.
Egiñ bezait ainbeste,
Bekar ezpat ori;
Ez bezaiela izan
Bildurrik ezeri,
Zeren iñork izango
Bala ausartarik,
Egiteko gaitzika
Edo charkeririk,
Nere biziarekin
Diot eranzuten,
Kenduko niokela
Gogoa bertanchen.-
Gelditurik Juanen
Mendean Errege,
Begirun aundirekin,
Naigaberik bage,
Agientariengana
Zuen presentatu,
Ziolarik:-Jaun azkar
Au det preso artu.-
Eranzun zion onek
Abian Juani;
Galai gazte aiñ alai
Eta pizkorrari:
-Milla esker dizkiat
Ematen benetan;
¿Nai dek zerbait irichi
Orain nigandikan?-
-Jauna, libra dezala
Nere kapitana,
Ugo Monkadakoa,
Izena duena.-
-Eta ¿ez didak beste
Zerbait eskatutzen?-
-Ez, Jauna, ez det beste
Premirik sentitzen.-
Ordurikan Franzisko
Lendabizikoak
Zituen maite gure
Ibar ta Fueroak;
Eta gure aitonak
Esanik dakigu,
Etzuela sekula
Eginde au aztu.
Karlos Enperadorak
Zuenean jakiñ
Nola Juanek zuen
Bizarri au egiñ;
Izan zezan jornada
Onen oroipena
Eskutarma bat zion
Eman; eta ona:
Irudi du "errio
Baten urbillean
Zelai zabal berde bat,
Era ederrean;
Zaldi erdi zuri, bat,
Zegaren pechuan
Lislora koroiakin,
Egoki daguan;
Bridak lurrean, eta,
Besoa armatua,
Duelarik eskuan
Istoka alchatua."
|