Pedro Calderon Barcarengori kantachoa
Otaegui, Claudio de
Kantu berri bat eskatutzen dit
Barrendik nere biotzak,
Pedro Calderon Barcarengori
Kantatzeko alabanzak:
Ikaratua itz-neurtutzalle
Jainkozko onen izen utsak,
Mutua banintz bezela ez dit
Itzik egin nai mingañak.
Biotza ere izoztua ta
Zentzua berriz illuna,
¿Ez dezake izan esango dedan
Guziak oritasuna,
Aski ezpada Demostenesek
Izandu zuen mingana
Gizon ospatsu onen omenak
Ondo kantatzeko diña?
¿Ez da izango nere talentu
Laburrarentzako gaitza
Gizon jakintsu onen berriak.
Ematea ondo, aisa;
Liburutegi ugarietan
Irakortzen badabiltza
Gizon erneak urte askotan
Ikasten aren bizitza?
Izkuntz guzien ama dalako
Gure euskera ederra,
Eta zenbaten ustean baita
Mundu au bera ainbat zarra,
Iruditu zait, nere burua
Ez izan arren azkarra,
Bear dedala jolas bat esan
Utzita alde bat bildurra.
¡Atozte, bada, atozte, Musaki
Arkitutzen naiz premian;
Jarri zaitezte, gazte alaiak,
Nere ingurumarian;
Aska zazute nere mingaña,
Berotu biotza abian,
Zentzua ere argitu, zerbait
Mintzatutzeko zorian.
Diran egazti danen artean
Arranoa dan bezela,
Amabost urte baño geiago
Oraindik etzituela,
Egaatu zuen mundu guziak
Begiratutzen ziola,
Bere kopeta koru ederrez
Ingurutua zuela.
Gaztetandikan odairatu zan
Aren ziadi aundia
Zartzaroraño laja gaberik
Gogargi arrigarria:
¿Nola diteke ordea esan
Zala aren etorkia
Munduan baldin ezpadu izan
Iñork ark beziñ argia?
Larogei ta bat urtetaraño
Etzan lanetik gelditu;
Milla ta ainbeste ziran zatiak
Zituenak izkribitu;
Oen guzien iritziak ¿nork
Geldiro emango ditu,
Urte askocho, ondo ikasten
Iragotzen ezpaditu?
Berrogei urte oso irago
Zituen iskribitutzen
Sakramentuen jostakindeak
Obetoago paratzen:
Oen gañeko eginbidetan
¡Nola duen erakusten,
Apaiz koplari biotz-biguñak
Jainkozko musa zuzentzen!
Iduripenik aberatsena,
Biotza chit berotua,
Fede ta beste eliz-gauzetan
Ondocho eskolatua,
Etzan arentzat gauza gaitzikan
Paratzeko Jaungoikua
Jakintsu eta jakiñezaen
Begietan goititua.
Gure fedeko misterioak
Oso goiti alchatzeko
Egin zituen komedi edo
Dostirudi eder asko:
Miragarriak dira, egiñak;
Batez ere guretzako,
Konsagra ezkero, dagola Cristo.
Ogian,erakusteko.
¿Nork ark bezela esan ordea
Aditzalle erne,eta nagiai
Adierazitzeko errez,
Jainko biziren Semeak guri
Azken Apariren bidez,
Gorputz, odol ta Jainkotasuna
Utzi zizkigula amorez?
Arrigarria ikusten baita
Apaiz komedi-aslea
Bere biotza otsareaz ta
Goratzapenaz betea
Guri zabaltzen digun orduan
Mundu ontako atea
Ikus dezagun jaiotzetikan
Iltzerañoko bidea!
Ibar ontako zorion danak
Dizkigu ikuserazten
Nola diraden ustekabetan
Ezerezean biurtzen:
Ez da aberatsik, ez beartsurik
Ark ez duenik paratzen
Bizitz onetan bakoitzak bere
Antza egoki egiten.
Edertasuna ta zurtasuna,
Nekazaria eta aurra,
Ez du lajatzen mundu ontako
Biltokian bat bakarra;
Denai dizkie erakutsitzen
¡Zer idurimen azkarra!
Giza-bizitzak ibiltzen duen
Bidea dala laburra.
Baña Orfeo, mundu au egin
Zuen Ura iruditzen,
Adieragoiren bidez ¿nor ez da
Oso ta oro arritzen,
Egille goien aren itz utsak
Ezerezetik sortutzen
Ujolde baten gisa argia
Ausarki dala irteten:
Lurra ta urak berezi eta
Landare danak jaiotzen;
Abere mota guziak ere
Dirala bizierazten?...
¡Zeñen ederra egin-berria
Digun mundua agertzen
Ber bere lira otseztiakin
Duelarik kantatutzen!
Baño besterik ikuserazten
Digu aguro mundua
Gaiztakeria sortzen dalako
Bere biziko nastua:
Aren argia Adan ta Evaren
Pekatuak illundua:
Zoriontasun osoren partez
Sekulako ondatua.
Eroritzen da zeruetatik
Aingeru urgullutsua,
Eta espiritu ura egiñik
Illunpe danen burua,
Eramaten du gizatasuna
Kutiziak lagundua,
Inpernura, non arkitzen baita
Gaizto guzion lekua.
Gizondearen Salbatzalleak
Bar bera gizon egiñik,
Gurutz-mendiko zur Santu artan
Bere bizia emanik,
Duen podore guzialdunaz
Illunpetan barrendurik,
Salbatzen du ura, bere burua
Sakramentuan pararik.
¿Nola ordea, ikuserazi
Nola, edertasun danak,
Aren liburu ugaritsuak
Aiñ sarri dakarzkitenak,
Badirurite belar ertzera
Zizkiola esan Jaunak?
Guchi izango dirala nago
Kontatzeko gai diranak,
Baña ark egin zuen komedi
Oberena, eta gaitza,
Komedi illezkor, goitandiren au
Da "Bizitza da ametsa"
Marboillik ichi eta lodiren
Tartean an doa aisa,
Eragozketak garaitu eta
Dana da arentzat erreza.
Jaungoikoaren podoreak an
Ditu paratzen pakean,
Ikuseziñik alkar dabiltzan
Lenmenak mundu berrian:
Alabanza ta onra diote
Etsaitasunen ordean
Kantatzen danak izan liteken
Erarik ederrenean.
Gizon agertzen da mundu ontan
Arzalo illun tartean
Bere gorputza estalirikan
Abere larru batean;
Argi agiten dio Doaiak
Ederkiro istantean,
Argizuzia daramalarik
Esku polit politean.
Ikusitzen du bere burua
Gizonak paradisuan,
Aunditasuna eta argiera
Dituela inguruan:
Alchatutzen da urgullutsua,
Amiltzen da inpernuan,
Itzalitzen da Doaiak zuen
Argizuzia orduan.
Alper alperrik eskatutzen du
Gizonak zerbait laguntza,
Orduanche da ezagututzen
Munduan dala bizitza
Eziraunkorra, doakabea
Ta gañera ezereza:
Burniz lotua, larruz jantzia,
Berriro du lengo antza.
Baña gizonaz urrikaltzen da
Jainkozko jakinduria,
Ikusirikan duela ziñez
Biotzean errukia.
Ari katea kendu ta bere
Buruari ezarria,
Arkitutzen da ura zegoen
Leku berean jarria
Menderatuak arkitzen dira
Itzala ta Pekatua,
Zeñak datozen ariñ iltzera
Gizon Erredimitua.
Leumenak berriz onen mendean,
Kulpaz ere garbitua,
Aingeruakin batean ona
Egiten duen ojua.
¡Jainkoak izan beza gloria
Zeru eder urdiñean,
Eta pakea gizonak emen
Negar malkozko lurrean!
¡Zer grazi ona zar erazteko
Biotzik epelenean
Jaungoikoaren misterioak,
Jostatzen dan bitartean!...
Ez det nik uste baidala iñon
Pintzelik ainbestekorik
Beren kolore ederren aek
Trebekiro alkarturik,
Onen lanbide arrigarriai
Antza emango dienik,
Ez atzerrian, ez ere echean,
Ala zarrik non gazterik.
¿Ote da soñu-konpontzalle ta
Bolin jotzalle abillik,
Aiñ guchi ere eztarri leun
Errechinol antzekorik
Aren otsezti gozatsu aek
Kantatuko dituenik?
Zeruetako aingeruchoak
Dezateke bakarchorik.
¿Zer esango det bada orain nik
Apaiz onen alabanzan?
Paregabeko itz-neurtutzalle
Doagarai onen onran,
Gure izkuutza ederrak ere
Bigarren eunte onetan,
Diorri danak egiten dion
Pestan parte artu dezan?
Mundu guziak dionez zala
Feniz komedigillea:
Ikas-oletan ematen ziran
Sari guzien jabea:
Arengandikan ikas zutela
Dostirudiko bidea
Ziadirikan ugarienak,
Iñon etzalako obea.
Aren iskribu miragarriak
Egoki besteratuak,
Daudela denak bazter danetan
Ausarkiro banatuak,
Bere edertasun paregabeak
Ikasteko, jakintsuak
Ez dezake esan besterik nere
Luma gaizki zorroztuak,
Ezpada zula itz-neurtutzalle
Abill danetan lenena:
Bere denboran izandu zinen
Lumarik begirunena;
Itz aberatsa, mingaiñ garbia,
Biotzikan oberena,
Besteren lana, askok bezela,
Pozoituko etzuena.
Baña ¿nork daki nolakoa zan
Aren etorki aundia,
Izanik Musa guzien aita,
Biltoki danen argia,
Parnaso eziñ irichi zuten
Koplarien gidaria?
¿Nork emango du, diot berriro,
Ongi onen iritzia?
Ez dezaket nik beintzat iñondik,
Ez da gai nere zentzua:
Girlandacho au bakar bakarrik,
Euskal-errian bildua,
Eskentzen diot zispiroz dagon
Aritz lorez apaindua:
Artuko aldit, ez egon arren
Lora ederrez eotua.