inprimatu
Ondarrabiko cherkoa 1638-an
Izenburua:
Ondarrabiko cherkoa 1638-an
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
438-443

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ondarrabiko cherkoa 1638-an

 

Otaegui, Claudio de

 

 Euskal erriko mendi puntetan

 Da irrintzi bat aditu,

 Eta ihan ta erri, baserri,

 Bazter danetan banatu,

 Prantsez arrano egakeria

 Dala Españian sartu,

 Zeñak erri bat duen idorrez

 Eta urez ingurutu.

 Ondarribiren gañean ego

 Azkarrak zabaldu ditu;

 An bero begi guztiz zorrotzak

 Ustekabetan tinkatu:

 Ari, nai dio atzapar gogor,

 Gngorrarekin oratu

 Gipuzkoaren loro polit au

 Nai luke bereganatu.

 

 Zabaltzen ditu Konde Lenenak

 Bere bandera choriak:

 Menderatutzen Donostiraño

 Arkitzen diran erriak:

 Ikuserazten berekin dauzkan

 Tresna ta indar aundiak;

 Ogei milla ta geiago pusil

 Eta sutenpa lodiak:

 Troparik ez dik-beregan dio-

 Biraltzeko dierriak

 Milla gizon ez orri barrenen;

 Arma gaberik erdiak ;

 Illabeteko geien geienaz;

 Daukazkiten bizikaiak ;

 ¡Eziñ dezakek iraun denbora

 Luzean Ondarribiak!

 

 Bizkitartean ¿nork audiskatu

 Errian zana pasatzen?

 Dena baña len, Guadalupeko

 Birjiña dute jechitzen

 Eta auspezturik oñetan umill

 Bere laguntza eskatzen;

 Zar eta gazte, aundi ta chiki.

 Denak dute ziñegiten,

 Milla bider ill naigo dutela

 Ez utzi errira sartzen:

 Suturik biotz alaiak dira

 Murru guzian zabaltzen

 Perill aundia non dagon ura

 Dutelarik eskatutzen:

 Emakumeak ere dirade

 Gizon jautziak prestatzen.

 

 ¿Zertan zaudezte, ordea klarin

 Eta atabalak jo gabe?

 Ainbeste indar, aiñ guchirentzat,

 lotsatutzen etzerate?

 Gaztelucho ta gordelekuak

 Alchatzen ari zerate?

 ¡Zenbat prestamen alper alperrik

 Egiten ari dirade!

 Sutunpa luze izugarriak

 Zuzen pitratzen dituzte

 Iskanbill eta oju aundiaz

 Gogor su egiten dute;

 Oñaztarriren chinpart gorriak

 Dabiltzala dirudite,

 Erri guzia erre nairikan,

 Eta ala ere diote

 Au ez da ezer. Begira nola

 Datozkigun menditarrak

 Ujolde baten gisa ona non

 Datozen napar azkarrak;

 Pirineotik oriek bota

 Dituzte prantsez malzurrak

 Aizea baña ariñago ¡ai!

 Emen datoz Tolasarrak

 Bai eta ere Azpeititikan

 Galai gazte chit pizkorrak

 ¡Eup...a...a mutillak! berdin ditzagun

 Antzinako aiton zarrak

 Sutunpak egin bitza soñuak

 Porrokatu murrutzarrak;

 Arpikorekin zulatu eta

 Su eman. archerotzarrak;

 Deus ez da ori. Ona non diran

 Laguntzera datozenak

 Ona Nabas ta Orreagako

 Aitonen seme bikañak:.

 Guchi dirade, egiaz, baña

 Banan banako mutillak;

 Orniturikan gelditzen dira

 Ill zaizkigun anai onak.

 Betoz millaka suponpak ere,

 Larrutu murru erbalak ;

 Ireki brecha, egin bidea,

 Artu ongi neurri denak;

 Alper alperrik izango dira,

 Konde, zure egiñalak

 Sekula emen ez dituzu, ez,

 Paratuko zure oñak...

 

 Gogor berriro ekiten dio

 Arrabiaz beterikan;

 Karrask egiñaz ortzai an doaz

 Murrura igo nairikan:

 Iru, lau, bost, sei, zazpi asalto

 Ala ere alperrikan;

 Barrengo otserru eta supitaz

 Osoro izuturikan,

 Itzuli egin dute guziak

 Lurrera armak botarikan.

 Iñork ikusi ez du istillu

 Aiñ ikaragarririkan

 Zortzigarrengo aldian ona

 Non berriz asitzen diran,.

 Buru kapitan azkarren aek

 Egiten dutelarikan.

 

 Amorratuak dute gudatzen

 Murrua eziñ arturik:

 Amilka doaz murruobira,

 Aurrera eziñ egiñik

 Pillaka daude or eta emen,

 Auzkalo zenbat illotzik

 Chirrioz doa ¡ene! odola

 Ausarki alde bietatik;

 Eta ala ere, ekin diote

 Berriro eziñ etsirik!

 Azken indarrak egin naiean

 Supertasunez beterik,

 Igotzen dute azkarren aek

 Murrura; baño alperrik;

 Lantzaz jo eta lurrera denak

 Bata beateren ondotik!

 

 Baña ¡ai! zeñen gareati duten

 Garaipen su irabazi!

 ¡Zenbat guraso, anai ta umek

 Duten odola isuri!

 Beti burruka irurogeita

 Zortzi egun daramazki,

 Eta beñere laguntzarikan

 Ez da kanpotik agiri

 Eta ala eta, Egiak eta

 Butronek: ¡deus ez da ori!

 Emango degu azken-asnasa

 Baña sartutzen ez utzi!...

 Orru egin du leoiak eta

 Ikaraturik igesi,

 Lasterka doaz, dituztelarik

 Buruko illeak zuti.

 Murru erdiak larrean daude;

 Kiekalirikan erria ;

 Zaldiz liteke sartu barrena

 Illik jenderen erdia ;

 Eta zer, Konde, ¿igesi oraiñ

 Zure jendadi aundia?

 ¿Igesi ere, aingura alcharik,

 Sourdis zure ontzidia?

 ¿Non dira zuen erronka aundiak,

 Non zuen arrokeria!

 ¿zer egin zuen azkartasun ark,

 Non da zuen andinaia!

 ¡Zoazte emendik!... zuen izarrak

 Egiten zuen argia,

 Oriturikan, gaurdik aurrera

 Gelditutzen da guzia.

 

 Dardar egin du arranotzarrak,

 Dago gaizki eritua

 Kabira doa isuri duen

 Odolez choll gorritua:

 Egazterrena beziñ egoki

 Etorri zan apaindua;

 Eta millaka luma ederren

 Aek laja ta dijua.

 ¡Zoaz ondocho! eta itzultzen

 Badezu berriz burua

 Mendi oetan izango zera

 Berrirotik larrutua

 Lur santu ontan Erroma ere

 Izandu zan garaitua,

 Ustez mundua zeukan denboran

 Betiko menderatua.

 

 Aputiozko uztarririkan

 Ez du nai Euskal-erriak

 Muga oriek gorde zitzala

 Esan zion dierriak,

 Eta lenago berdiñ izango

 Dira zelai ta mendiak,

 Ez oek porchaz irago eta

 Beregandu atzerriak.

 Baña ¿zergatik alako setaz

 Garaitu arte etsaiak,

 Gudatu ziran Ondarribian

 Gure menditar burkoiak?

 ¿Bildur ziraden irachitzeko

 Burnizko kate lodiak?

 ¿Nai zizkioten diarriari

 Geitu dinbere aundiak?

 ¡A! Gurutzea ta Arbola ziran

 Eskudatzen zituztenak;

 Aitorrek utzi zizkien izkuntz,

 Lege ta oitura onak;

 Ibar, mendiak, baso zelaiak,

 Sukalde bedarredunak.

 ¡Ai bedirake alchatuko gaur

 Orduan ill ziradenak;

 Aiñ pozak euren odola eta

 Bizia eman zutenak;

 Ondarribian obi otzean

 Dauden napar euskaldunak!

 Oju egiñaz lirake etzango

 Urraturikan biotzak

 ¿Orretarako izandu ziran

 Egin giñuzen azañak.

 ....................

 ....................

 ....................

 ....................

 ¡Umant illezkor paregabeak!

 Alabanzak zuendako;

 Izkribatuak daude kondairan

 Zuen izenak betiko:

 Mundua mundu dan artean ¡a!

 Ez dirade, ez, aztuko:

 ¡A! balirake larrean dauden

 Murru beltzak mintzatuko!...

 Mundu igeskor naasi onetan

 Guzia da iragoko;

 Dierri, erri jargoiak dira

 Batzuetan goitituko;

 Besteetan berriz beetitu eta

 Bai eta ere aituko:

 Zuen omena ez du ordea

 Ezerk ere illunduko.

 


inprimatu