inprimatu
On Juan Iturralde eta Suit
Izenburua:
On Juan Iturralde eta Suit
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
155-156

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


On Juan Iturralde eta Suit

 

Otaegi, Klaudio

 

 Milla urte zituen pago adarrean.

 Liztor bat zan erori amerau batean.

 Alperrikan zituen egiņ alegiņak

 Autsi naian telaren ari-itsaskor piņak.

 Zenbat eta geiago zituen astintzen

 Anbat anka egoak zitzaiozkan naasten.

 Eziņ mugiturikan zanean gelditu,

 Igarri zion zala sekulako galdu.

 Armiarma zegoen chulotik zelatan,

 Pacharaz ichedoten, goseak ill zezan;

 Bada ondo zekien zuela eztena,

 Urbildu ezkeroztik, sartuko ziona.

 Pagauso urdiņ bat pasatzean andik,

 Geratu zan ezkurrez betetzeagatik.

 Entzun zituenean aren arrenkurak,

 Armiarma-sareko lantu ta negarrak,

 Urrikaldu zan oso liztor kotaduaz,

 Eta libratu zuen mallak urratuaz.

 Eman zizkan arbiskak millaka eskerrak,

 Eta ezkutatu zan, egiņaz agurrak.

 Urte buruan andik irago zanean,

 Ikusizuen arbol gallur gallurrean,

 Urrungaz zegoela bere ongillea,

 Porrokatu zuena, sedazko sarea.

 Begi ernea zuen eiztari on batek,

 Ikusi gabe uso gaitzikabe arek,

 Eskopeta zuzendu zion tiratzeko,

 Ez da zer dudaturik zuela botako.

 Oroiturik ari zor ziola bizia,

 Eta munduan zuen zorion guzia,

 Sartu zion liztorrak apuntariari,

 Kopetaren erdian eztena gogorki.

 Eskopeta zitzaion erori lurrera,

 Eraman zuelako eskua arpegira.

 Pagausoak'zion igarri orduan,

 Zeņen perill aunditik igas egin zuan.

 Zoratua liztorra, egiņ zuenakiņ,

 Alderatu zan andik, egaatuaz ariņ.

 Gero ziradenean alkarrenganatu,

 Usoa zitzakion onela mintzatu:

 -Nere liztor maitea, bizirik banago,

 Siņis nazak, dikala, iri beti zorko.

 Perill aundi aunditik libratu niņukan,

 Etzekiat eskerrak zer modutan eman.-

 -Nere uso polita, ez du zer emanik,

 Beste ainbeste diot anziņatik zor nik.

 Baldin aiņ biotz ona izan ezpazuen,

 Armiarmaren bazka izan bear nuen.-

 Pagausoak zion eranzun berriro:

 -Egiaz, kito gatuk oso eta oro.

 Izan dezagun, bada, gabiltzan lekuan,

 Esaera zar auge, betiko buruan:

 

 Egin zazu beti on,

 Ez jakin arren non.

 


inprimatu