inprimatu
Negua. On Santiago Meabe jaunari
Izenburua:
Negua. On Santiago Meabe jaunari
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
23-24

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Negua. On Santiago Meabe jaunari

 

Otaegi, Klaudio

 

 Allegatu zazkiguk ire otz, bustiak;

 Euri, aize, izotzak eta ekaitz guziak.

 Zikindu dituk ibai, iturri garbiak;

 Zillartu ibar, zelai, mendi ta erriak.

 Ire etorrerarekin, arbola apainduak

 Ikusten dizkiagu choll itsusituak:

 Ezur uts egiñikan oian orritsuak;

 Otadi barrutiak oso larrutuak.

 Menditik eziñ diagu ekarri egurrik;

 Ez ditezkek ardiak irten artegitik:

 Abelgorrrientzako, ez diagu zer janik:

 ¡Ez ago guk nai beziñ laster iragorik!

 Chori gaisoak ere iges dituk ariñ

 Kabi bero politak utzi eta egiñ.

 ¡Errukienak! ¿nora zijoaztek oraiñ

 Lajaturikan emen ainbeste atsegiñ?...

 Ez lezakek artzaiak salechetik irten,

 Zeren ez dek elurra beñere gelditzen;

 Eta otso odolzale batek dik izutzen,

 Zaiolako atera kontuz urbildutzen.

 Izotzarekin galdu dituk landareak,

 Erre niñika mardul, orri ta loreak,

 Emango zituztenak sarri laboreak:

 ¡Uztaren truk izango dizkiagu goseak!

 Itsas-urdiñak ere oso dituk naasi:

 Arrantzale onari ez diok nai utzi

 Aur maiteentzat ogia dezan irabazi:

 Urzelaietan ere, azkenik nagusi,

 Zeren jaunarekiko konfiantzarekin

 Iñoiz irteten bada denbora onakin,

 Egaztiak oi duen gisa euliakin

 Irentsitzen dek ira izugarriakin.

 Atez-ate zebiltzak eskale gaisoak,

 Dituztela agirian aztal ta zangoak:

 Oen gose ta otzak dituk alakoak

 Ezik, zerizkiotek begitik malkoak.

 ¡Aur urrikarriak! ez dituk atrebitzen

 Jaunaren izenean zerbait eskatutzen!

 Aiñ miseri aundink zituztek sufritzen

 Eze, illotzik dituk lurrera erortzen.

 Orra zer naigabeak sortutzen ditukan:

 Egi egiaz, ez dek emen gauzarikan

 Iretzat ez duenik arrenkurarikan;

 Nai arren eziñ ditek itz bat onik esan.

 ¡Zeren biotz gogorra dekan! ¡o Negua!

 Baldin inpernutikan bai aiz biraldua,

 Ire kastiguakin on dediñ mundua,

 Onduko gaituk, eta berriz ara ua.

 


inprimatu