inprimatu
Letradu bati zion baserritar batek
Izenburua:
Letradu bati zion baserritar batek
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
196

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Letradu bati zion baserritar batek

 

Otaegui, C. de

 

 Letradu bati zion baserritar batek

 Galdeera au egiņ: Jauna, badakit betorrek,

 Zenbat ni bezelako dituela atera

 Estutasun askotik milla modutara.

 Zorrak lurperatua naukate betiko,

 ŋNola dirurik gabe ditut pagatuko?

 -Ez da errezagoko, gauzarik munduan

 Arkitu ezkero bat aiņ gertoi estuan.

 Alkate, juez edo nor nairen aurrean

 Zure burua larri arkitzen danean

 Esan, kezkarik gabe, artzeko dunari

 Sudurpetik beatza paseaz: otori.

 -Beajundegiola, ori da arrazoi bat

 Zitzaidana burura etorri oian bart:

 Esan bizait orain ŋzer zor diot berorri?

 -Ezkutu lodi baten lana dezu ori.

 -Biligarroren gisa chistu egiņikan

 Pasa zion beatza sudur aspitikan.

 

 Artu nai ez duenak giarrean miņik,

 Ez dezaiola egiņ iņori burlarik.

 


inprimatu