inprimatu
Jale on bi
Izenburua:
Jale on bi
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
Orrialdea:
168

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jale on bi

 

Otaegui, C.de

 

 Aragoiko bi semek zuten apostatu

 Zeñek musika geigo sabelean sartu:

 Arroa bana biek zuten saskiratu,

 Eta eseririkan jaten abiatu.

 Ordu laurden bat etzan oraindik pasatu

 Eta biek zebiltzan larri eta estu

 Azken pisarrak zeñek lenago tragatu.

 ¿Nork alako zintzur bi ikusi ote dira?

 -"Galdu dezula egin dezakezu kontu"-

 Zion batek, -"ona nik saski dana ustu"-

 -"Nerean ere ez dek granorik gelditu,

 Begira onera nai ezpadek sinistu."-

 Bereala zitzaion ari gogoratu

 Apostua zuela irabazi kantu,

 Baña "¿adi ezazu?", zitzaion mintzatu,

 "Ezur eta mami nik ditut triparatu."

 -"Isillik ago, motell, noski aiz erotu",-

 Zion onek,-"ez diat gaurdaño aditu,

 Ezurrik, (sinis nazak, arraiok pulatu)

 Musikari diola norbaitek arkitu:

 Beste arroa bana ezpa ats azpertu;

 Zeñek azkarrago jan dezagun jokatu."

 


inprimatu