inprimatu
Ipuia
Izenburua:
Ipuia
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
321-324

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ipuia

 

Otaegi, Klaudio

 

 Aitonak kontatua sukalde chokoan,

 Ondorengo ipui au beti det gogoan.

 Gizonak oñik sartu gabeko mendiak,

 Asko omen dira Aprikan luze ta ichiak;

 Oetako batean omen ziran bizi,

 Jainkoak daki zenbat abere ta pizti.

 An koneju erbiak, oreñ ta basauntzak,

 Basurde, basakatu, azkonar pitotsak;

 Igarabe, musar ta kastor erbiñude,

 Gaitzikan egiteko ez diranak trebe.

 An otso odolzaleak, azari eta artzak,

 Elefandi, sugulna, leoi katamotzak;

 Musker izugarriak, ziraun pozoidunak,

 Sugeak zazpi kana luze diradenak;

 Chimu siñugille ta basojaunak ere

 Bazter aetan palta ez omen dirade.

 Eta ¿nork esan ango chori kantariak,

 Lumadi ederrakin egoki jantziak,

 Batzuek paketsuak, besteak mokerrak,

 Dituztenak itsasten atzapar gogorrak?

 Indartsuak erbala iretsi natean,

 Eziñ ziraden bizi beñere pakean.

 Biligarro, moreta, pintzote zozoak

 Ziran gabiraientzat mokadu gozoak.

 Oreñ basauntzak eta erbi konejuak

 Leoi otsoentzako jaki mamitsuak.

 Gamelutzarrak ere ziraden azkenik,

 Zatitu eta janak katamotzakgandik.

 Gau ta egun, guziak, bildurrez ikara,

 Etor zediñ etsaia bizia kentzera.

 Artzai bati zitzaion burura etorri,

 Zelai bear zuela baso ura jarri.

 Lau eskiñetatikan ematen dio su,

 Eta, ainbesteraño indarra artutzen du,

 Non erretzen dituen arbola sasiak,

 Eta gertoi estuan paratzen piztiak.

 Irtetzen dira denak igestokitatik,

 Ezur muñetaraño beldurra sarturik.

 Basoaren erdian dirade bildutzen;

 Baña suak an ere ditu ingurutzen:

 Ezagututzen dute salbaziorikan

 Ez dutela izango egiñalatikan.

 Batzarre bat egiten dute bereala,

 Pakean beti bizi balira bezela;

 Zeren gorroto eta eziñikusiak,

 Aztu erazten ditu, maiz, perill aundiak.

 Mintzatzen dira pizti egaztiak bero;

 Erbalenak aurrena, indartsuak gero;

 Baña, alper alperrik dira aen jardunak,

 Aizeak daramazki somatu al denak.

 Inpernuko deabru pillaren gisara,

 Chistu, orru, marruak, aditutzen dira.

 Gamelutzarrak dio:-¡Kiskaliko gaituk!-

 Leioak:-eta nik ¿zer egitea nai duk?-

 Otsoak berriz:-¡au dek, au dek istillua!

 Gero eta geiago urbildutzen sua!-

 Koneju, erbi eta beste pizti cheak,

 Chuti jarriak gorputz guziko illeak,

 Salto egiten dute onera eta ara,

 Elefandi eta artzen bizkar gañetara.

 Urbiltzen da azaria katamotzengana

 Esanaz: -¡ai! erretzen senti det buztana!-

 Orduan agertzen da, iñork uste gabe,

 Arbolatik ajika loro bat:-¡je je jeee!

 ¡Zaudezte isillikan! salbatuak gera,

 Nik esango dedana ontzat artzen bada.

 Gorde gaitezen denok koba zuloetan,

 Arkaitz zirriztu eta leize zokonetan;

 Eta gu seguruan gauden bitarrean,

 Iragoko da sua lurraren gañean.-

 Konseju au guziak zuten ontzat artu,

 Eta launaka zulo bakoitzean sartu.

 Ikusteko gauza zan, noski, alkarrekin,

 Basollo ta eperrek, azariarekin;

 Koneju erbiakin, otsoak eta artzak;

 Gamelu basauntzakin leoi katamotzak:

 Etsairik aundienak ar zulo berean

 Ona premi estuak zer ez dezakean.

 Erre zituenean bazter denok suak,

 Pollikiro zituzten atera buruak;

 Eta ikusirikan zala choll itzali,

 Elkarrengana ziran berriro itzali.

 Orduan loro berak, arturikan itza,

 Esan zuan:-mutillak, da gauza chit gaitza

 Emen bizitutzea; eta, bereala,

 Saia gaitezen beste baso baten billa.

 Etsai gera izandu beti oraindaño

 Kalte asko egiñaz alkarri maiz; baño,

 Alkartasunak duen ezkero indarra,

 Bizi gaitezen pake gozoan aurrera.

 Gorrotoak laja ta izan adiskide,

 Alkarri lagunduaz gaitzik egin gabe.-

 Kontuz batzuek zuten itzera au aditu;

 Baña, etzuten beste askok ontzat artu.

 Katamotzak zion:-¿zer, nik pakean utzi

 Goseak nagonean abelgorri bati?-

 Otsoak berriz marmar:-dagonean illun,

 ¿Nik esan basauntzari, Jaungoigoak lagun,

 Eta gero irago bere ondotikan,

 Ortzak itsatsi gabe lepozokotikan?-

 Eta modu onetan beste asko ziran

 Mintza, konseju aek; artu nai ezikan.

 Ausen gertatzen zaio Euskal-erriari;

 Doakabez betea dagoen Amari.

 Arkitutzen danean larri eta estu,

 Seme guziok berdiñ maitatutzen degu

 Baña, peril aundia irago ezkero,

 Larrua kentzen ari gatzakio orduro.

 Alkartuko bagiña, egiaz, betiko,

 Beste gisa kukuak luke laster joko.

 


inprimatu