inprimatu
Guadalupeko Ama Birjiñari
Izenburua:
Guadalupeko Ama Birjiñari
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
203-205

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Guadalupeko Ama Birjiñari

 

Otaegi, Klaudio

 

 Aurcho biri mendian agertutakoa,

 Zera Birjiña Santa Guadalupekoa;

 Geroztik uri au da zorionekoa;

 Zaitugulako emen, Ama maitagoa.

 

 Zeru ta lurrak baña askoz lenagotik

 Jainkoaren Amatzat zeunden autaturik;

 Denbora berean ez da izandu danik,

 Ama eta Birjiña zu beste andrerik.

 

 Jaizkibelgo mendian Eleiz politean

 Zaude usocho baten gisa ber berean;

 ¡Pozezko goitargia!, zure esperantzan

 Dabiltz arrantzaleak ichas zabaletan.

 

 Zure Aita ezpazan kupidatu gutaz

 Sabel garbi orretan Semea sortuaz,

 Beti betiko giñan negar ta lantuaz

 Bokau pozoitu aren kutsuak iraunaz!

 

 Ez genduen sekula iñork ikusiko

 Zure Seme maitea gure onerako,

 Inpernuko ateak ichitzen betiko,

 Zeruak eskeñiaz on guzientzako!

 

 Lenengo gizonaren pekaturen bidez,

 Gauchorien belotsak asi ziran ziñez,

 Okerrak zetozela aditzera emanez

 Beti betiko gaua zutelako ustez:

 

 Baña zure argiak aren itzal beltzak

 Ariñ utzi zituan oso estalduak;

 Saguzar eta ontzak, zulotan sartuak,

 Eguzkiak betiko dauzka izutuak.

 

 Errechinolak eta beste egaztiak

 Lenago zeuden beti gor eta tristiak,

 Gero egunsentian kantari guziak

 Airean daukazkite oian ta mendiak.

 

 Ichas genasiaren betiko orruak;

 Odeietan turmoiak zituzten soñuak;

 Aize ekaiztuaren gaueko chistuak

 Laja ziñituen, bai, Ama, mututuak.

 

 Zanpatu zionean zure oñazpiak

 Luzbeli burua ¡ai! aren garrasiak!

 Sion Santuko ate guziak ichiak

 Zugandikan izandu ziran irekiak!

 

 Tristeen poza zera, umezurtzen Ama,

 Biotz guzien penak kentzen dituzuna;

 ¡Diosala egitera nator zuregana!

 ¡Laguntza eskatzera, Andre belcharana!

 

 Ichas zabal oetan gidarik obena;

 Zeru azpian danik izar ederrena;

 Gau illun ta ekaitzetan argizuzi ona

 ¡Arren itzuli itzatzu begiak gugana!

 

 Milla trapasek setaz ondatuko gaitu;

 Arroketan ontzia zatituko zaigu;

 Arraien bazka laster izan gindezke gu;

 Zure eskutikan, Ama, uzten bagaituzu!

 

 Begiak ichututa, besoak loturik;

 Alde guzietatik perillez beterik;

 Amoriozko Ama, kateak autsirik,

 ¡Salbatuko al-gaituzu aiñ gertoi estutik!

 

 Adiskiderik ez da munduan barraita;

 Gorrotoa, gezurra, kutizia eta

 Alkar ikus eziña etzaizkigu palta:

 ¿Ez da negargarria, Ama, gure planta?

 

 Ainbeste etsai gaiztori ¿nola arpegi eman,

 Arkituko ezpalitz laguntzarik zugan,

 Biotz-berako Ama, aur oen onean,

 Eskatuaz Jaunari zeru ederrean?

 

 Erregutzen dizugu, Aiñgeruen Ama,

 Irurkidan betiko jarrita zaudena;

 Semearen Ama ta Alaba Aitarena,

 Amorio gozoa USO Santurena;

 

 Erregutzen dizugu, biotz biotzetik,

 Gure bitartekoa zeran ezkeroztik,

 Ez gaitzatzula utzi zure mantupetik,

 Zerura eraman arte ibar onetatik.

 


inprimatu