Eranzuera egoki bat
Otaegi, Claudio
Konpesiorik gabe zegoen
Apaiz baten jaiera zan,
Zituen diru pisar guziak
Gastatutzea obretan.
Bildu zituen uda batean
Zazpi edo zortzi argiñ,
Eta zelaian zion alchatzen
Pareta aundi bati ekiñ.
Libre zegoen ordu geienak
An zituen irugotzen,
Kontu artuaz, gaitzik gabeko
Gauzetan chuleatutzen.
Aen artean arkitzen zan bat,
Buruz biziro ernea,
Eta apaizak arekin zuen
Egunoro itzbidea.
Langille charra maiz izan oi da
Mingañez guztiz abilla;
Aterik etzan ark billatuko
Etzionik maratilla.
Egun batean galdetzen dio,
Leunkiro apaiz jaunak:
-¿Zer uste dezu, bada ez dira
Gizon guziak berdiñak,
Arri landutzen sekula jakiñ
Gabeko argiñ bat dala?
Jauna, ez beza badu pensatu
Gogoratu etzaidala,
Baña...-Gizona, mintzatu zaitez
Etzaitez izan onela:
-Konpesatzeko lizentzirik ez
Duen apaiz bat bezela.-