inprimatu
Donostiari. Enara-kabi baten berriak
Izenburua:
Donostiari. Enara-kabi baten berriak
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
38-40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Donostia-ri. Enara-kabi baten berriak

 

Otaegui, Claudio de

 

 Milla urte ta geiago dira

 Izango noski aldean,

 Arrigarrizko kabi chiki bat

 Ondar utsaren gañean,

 Berdez jantziak dauden mendiska

 Polit batzuen tartean,

 Enara batek para zuela

 Itsasoaren ertzean.

 

 Zillar ari ta urre bikorrez

 Kanpotikan gogortua;

 Belar on eta luma biguñez

 Barrendikan ornitua;

 Chori gaisoa zan arkitutzen

 Sekulako zoratua,

 Jaunak eskeintzen zizkion gairik

 Ederrenaz apaindua.

 

 Armiarmarik edo sugerik

 Etzediñ barrena sartu,

 Edo gau-chori arrapariren

 Atzaparretan gelditu,

 Esi gogor bat bere inguru

 Guzian zion paratu,

 Ajolakabe ama umeak

 Zezaten gaua paratu.

 

 Zeru argien errege dan ark

 Zituenean zabaltzen

 Bereargiak ugariro ta

 Illunak menderatutzen,

 Enarachoak gogoz lanari

 Zion goizeko ekiten,

 Geroago ta geiago kabi

 Zoragarria apaindutzen.

 

 Etzuten lanak eta nekeak

 Aspertutzen iñoiz ere:

 Uda ta negu; busti legor ta

 Bero otzak izutu gabe,

 Ustekabeko gertakaitzak zan

 Aspiratutzeko trebe,

 Bere umeak kabi chuloan

 Kontentu ziraden arte.

 

 ¡Ah zenbat bider goiz illuntzetan

 Guzion Egilleari;

 Palta ditugun gauza guziak,

 Eskeintzen dizkigun Ari;

 Anima biguñ erazten digun

 Chor-chorrakin Zeruari,

 Eman zizkion esker samurrak

 Chori erneak ugari!

 

 Baña, nola ez baita munduan

 Aituko ez dan dicharik;

 Zorioneko beti izatea

 Ez baita ametsa besterik;

 Sortutzen da su izugarri bat,

 Eta, lau iskiñetatik

 Erretzen zaio kabi polita;

 Eta, ez au beiñ bakarrik.

 

 Baizikan iru edo lau aldiz:

 Eta azkenean..., ¡au pena!

 Lastozuzia eskuan eta

 Pozoiturikan anima,

 Ustez zalarik besarkatzera

 Zijoakion laguna,

 Gertatzen zaio Neron kabia

 Pozez erretzen diona.

 

 ¡Agur betiko izan nituen

 Logabe, lan ta nekeak!

 Agur ederren ichura zuen

 Kabia! ¡Agur umeak,

 Nere biotza poztutzen zuten

 Sarjin bateko loreak!

 Arrenkurazko izkuntz batean

 Zion enara tristeak.

 

 Atzo, doatsuro, amorioak

 Nituen chor-chor kantatzen:

 Gaur, doakabero, ditut oñaze

 Izugarriak sufritzen:

 Atzo, pozkidaz betea nere

 Biotza nuen arkitzen;

 Gaur, pena eta tristura beste

 Gauzarik ez det sentitzen.

 

 ¿Non dira, bada, nere kabiak

 Zituen edertasunak?

 ¿Zer egin zuten bere gañean

 Egin nituen ametsak?

 ¡Ah! dira ondar zabal batean

 Galdu ziraden trapasak!

 Egun-sentiko aizecho goiso

 Igeskorraren laztanak.

 

 Eta zor, orain lajatuko det

 Egoitz oroi mengarria?

 ¿Esku gordeak ordu gaiztoan

 Su eman zion kabia?...

 Arbola bati erori arren

 Udaskenean orria,

 ¿Ez dakizute udaberrian

 Datorkiola berria?

 

 Atozte, bada, nere umeak,

 Ingurutu nazazute,

 Negar samiñak alde bat utzi

 Eta lagun zaidazute:

 Urre bikor ta luma guriren

 Billa saiatu zaitezte,

 Panposoago kabi urdiña

 Ikusi nai badezute.

 

 Eta, ona non len baño askoz

 Ederrago berrirotik,

 Lorezko kabi miragarria

 Egokiago egiñik:

 Zeron egazti alaiak ume

 Kotaduak ikusirik,

 Lantuzka beti ain toki estu

 Artan eziñ kabiturik.

 

 Urratutzen du esi gogorra,

 Astintzen ditu egoak,

 Libre paratzen presondegitik

 Biotzeko prendachoak;

 Eta, jantzirik lenago baña

 Joia panparroiagoak,

 Egaatutzen du, kunpliturikan

 Antziñako deseoak.

 

 Enarakume denak diote,

 ¡Ausenda lasaitasuna!

 ¡Bedeinkatua izan dedilla

 Dicha au irichi diguna;

 Sare sallaren malla ichiak

 Porrokatu dizkiguna!

 Bedeinkatua betiko, kabi

 Au zabaldu digun ama!

 

 Aire, iturri, olatu, ibai

 Itsasaldeko iparrak;

 Aize goisoren murmurrak eta

 Zumar orriren pirpirrak;

 Izetan sortu, azi, bizi ta

 Otsa egiten duenak,

 Bedeinkatua isildu gabe

 Dirudite esaten danak.

 

 ¡Zeñen ederki, zeñen kontentu

 ¡O enara setatsua!

 Dezun ikusten Koncha orretan

 Geroztik zure burua!

 Mundu guzia zuri begira

 Dagokizu arritua,

 Esanaz: ori, orisen baita

 Arturgizko katillua.

 

 Baga urdiñak gelditu gabe

 Pallakatutzen zaituzte;

 Aize biguñak, amuruskiro,

 Laztan ematen dizute:

 Lore politak lurrin gozoak

 Zabaldutzen dizkizute:

 Olatuchoak lertutzen diran

 Bakoitzean dirudite.

 

 Mintzatzen izkuntz mutu batean

 ¡O perlarik ederrena!

 Milla gozaldi urte buruan

 Eskeñitzen dituzuna!

 Zu zera ume zoro guzien

 Doai ta atsegintasuna;

 Ametsa, poza, amorioa

 Eta zoriontasuna.

 

 ¡Zenbat dezaken ama on baten

 Amorio izekiak!

 Zuk erakartzen dituzu chori

 Aberats bidajariak:

 Zure gorgorak kentzen dizkie

 Tristura ta damurriak;

 Naigabe, pena. ernegazio

 Eta arrenkura guziak.

 

 Iparretikan egora pasan

 Doazen choriak ere

 Zuri diosal egin gaberik

 Ezin irago dirade;

 Eta arriturik begira zure

 Gala ederrai diote:

 Enara kabi galantagorik

 Eziñ arkitu liteke.

 

 Apaindu zaitez, apainda beti

 ¡O kabi zoragarria!

 Aitorren erri urrikariren

 Zati konsolagarria:

 Ez da aspertutzen zuri begira

 Parretsu Euskal-erria,

 Ekaitz ondoko danbora ona

 Dirudizun uztargia.

 

 Barka zaidazu,.kabi maitea,

 Ezpalinbadet asmatu,

 Esku bat lore kantu onekin

 Zuretzako nola bildu;

 Nere asmoak ziran bezela,

 Ez baldin badet eotu,

 Sarjin bateko lore ederrakin

 Girlandacho bat, barkatu.

 


inprimatu