inprimatu
Chori baten eskerrak
Izenburua:
Chori baten eskerrak
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
565-566

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Chori baten eskerrak

 

Otaegi, Klaudio

 

 Kabi polit batetik,

 Lumatu baña len,

 Piok ikusi zuan

 Chori bat egaatzen:

 Aur biotz onekoa

 Jechi zan korrika

 Eta choraturikan

 Eraman ojuka-

 -¡Amacho ¡ai amacho!

 Begira bezaio,

 Kontu egin'dezake

 Orain dala jaio;

 Bada gure misinak

 Ez panintzan jechi,

 Atzaparrak zizkion

 Ezarriko aurki.

 Bekar ariñ kaiola

 Urre gorrizkoa,

 Iges gabe sar dezan

 Chori gisaisoa!-

 Ongi kontu egiñaz

 Choria azi zuan,

 Baña: etzan arkitzen

 Kaiola barruan:

 Bada ikusirikan

 Toki aiñ estua,

 Kanta gabe zegoen

 Lumaz arrotua.

 Egun batean zuan

 Umeak galdetu:

 -Ama, zergatik dago

 Chori au aiñ mutu?

 -Zeren ez dan egiña

 Or idukitzeko,

 Baizik adarrez adar

 Egaan ibiltzeko.-

 -Beraz nijoakio

 Libre lajatzera,

 Kontentuz bizi dediñ

 Emendik aurrera.

 

 Uakit, esan zion,

 Kanpora emendik,

 Presondegi ontako

 Alanbre tartetik,

 Egaa dezakek ariñ

 Euskal-ibarretan,

 Mendi arboladi ta

 Aritz marduletan.

 Ez induan Zeruak

 Egiñ kanta ezau

 Kaiol estuan baizik,

 Zelai zabaletan.

 Ibill ari pii piika

 Ire lagunakin,

 Bazter denak poztuaz

 Kantu eztiakiñ.

 Eta uan ezkero

 Eche onetatik,

 Pallakatu induen

 Aur onen mendetik,

 Oroitu ari zeñi

 Diokan izango

 Mundu onetan neri

 Baña zor-geiago.

 Katu baten atzapar

 Gogorretatikan,

 Ire bizia pozez

 Nik libratu nikan.

 Nik eman bizkocho ta

 Beste zenbat jaki,

 Kontu egiñaz amak

 Berak beziñ ongi.

 Gogoan izan: baldin

 Badituk ikusten

 Larrañetan choriak

 Loturik kantatzen

 Izango diradela

 Ire gaitzerako,

 Sare malla estuan

 I arrapatzeko.

 Biska eta lazoak

 Ere sasietan.

 Etzazkik paltatuko

 Zenbait denboretan.

 Erne agokit beti

 Abillen lekuan,

 Libre nai badek bizi

 Luzaro munduan.

 Agur, chori polita

 Jainkoak dikala

 Zorion denak eman

 Nik opa bezela.-

 Eta, irekirikan

 Ondoren atea,

 Egaatu zan airean

 Egazti maitea.

 

 Baña etzan, ez, aztu

 Bere ongilleaz;

 Aurrak egiñ izandu

 Zion mesedeaz.

 Au zegoen gelaren

 Ondoko arbolan,

 Eguna argitu beziñ

 Laster kantari zan.

 Ainbesteko chistuak

 Zituen egiten,

 Ezik aurchoa zuen

 Jaiki erazitzen.

 ¡Orduan, bai, orduan

 Arren jira, birak!

 Eskerrak eman naian

 ¡Aren ibillerak!

 ¡Aren chirripin ta

 Kantu otseztiak

 Egin naian aurrari

 Ongietorriak!

 Inguru artatikan

 Alderatu gabe,

 Bizitu zan choria

 Beti alegere.

 An urtsero zuen

 Paratzen kabia;

 Ura zan gau ta egun

 Chorien tokia.

 Iñon ere etzuela

 Onik, zirurien,

 Ez pazuen leioan

 Piocho ikusten.

 Esker kabu gabeak,

 Zizkan modo ontan

 Bere ongilleari

 Urte askoz, eman.

 

 Mundu onetan ¡zenbat!

 Gizakume dira

 Eskerrik ez dutenak

 Chori onek diña!

 


inprimatu