inprimatu
Cosme Damian Churruka jaunaren otoitzari
Izenburua:
Cosme Damian Churruka jaunaren otoitzari
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
201-208

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Cosme Damian Churruka jaunaren otoitzari

 

Otaegui, Claudio

 

 Eguzkia sartu da osgorri tartean,

 Odeitzarrak pillaka daude zerupean,

 Turmoiak isiltzen ez dira goi beltzean;

 Chimistargiak zik-zak onen bitartean

 Ez dirade gelditzen istante batean.

 

 Urakan aundi batek ditu ateratzen

 Suaitzik aundienak sustraitik or ta emen:

 Ichaso genasian zer dan gertatutzen

 Bere orru gogorrak dute adierazten,

 Banaka ikusten da orrela aserratzen.

 

 Milla ichas-egazti egal chori-beltzak,

 Urzelaiak ainbeste poztzen zituztenak,

 Igesi legorrera datozkigu danak,

 Arestian pizkorrak, orain motel ta aulak,

 Makalduak daukazki tristura ta penak.

 

 Ichasora begira daude izutuak

 Otzikarak jorikan, lumak arrotuak

 ¿Zerengatikan daude, chori gisajuak,

 Sekula ez eta gaur, orren mututuak?

 ¡Ah! uste det aserre dirala zeruak!

 

 ¡Ara!... ontzi batzuek jira eta bira,

 Besteak iñondikan mugitzen ez dira

 Egal gabeko chori batzuen gisara;

 Uzte det dijoala ura ondatzera,

 Au ezin bogarikan arroka tartera.

 

 ¿Nola ote dezaket nai bezela jakiñ

 Zer ote dan irago ontzi oriekin?

 ¡Orra! itsas-ertzetan jendea arraunakin,

 Noan lagundutzera dezakedanakin

 Ez bata gauza onik gertatutzen berdiñ.

 

 ¡Ai gaitz gogorrak dira noskiro irago!

 Ontzidi aundiren bat galdu dala nago;

 Arroketan chetua ontzi bat an dago,

 Boia batzuen gisa besteak arago,

 Zenbat urbillago ta zorigaitz geiago.

 

 Amaika amaren ume, emen datza illik!,

 Au ikusi ta gero, esan ote danik

 Biotza urratuko etzaion gizonik!...

 Negar malko tristeak ezin gelditurik

 Galai bat zispiratzen dago eseririk!

 

 -¡O gure aita aundia! ¡O gure Churruka!

 Zerura begiraka, asi da ojuka ;

 Arrazoi zenduela iñork eziñ uka:

 ¿Aski da esatea, bira ta burruka,

 Bakoitzak alegiña egitea dauka?

 

 ¿Ez genduen guziok bear alkar artu?

 Planik gabe ¿zertako aingurak alchatu,

 Lendanik jakin gabe nola burrukatu?

 Ez dezaket nik beintzat iñondik somatu

 Zergatikan gaituzten lagunak lajatu!-

 

 Eziñ asperturikan urera begira

 Gazte azkar ark zion:-¡ausen da tristura!

 Atzo zerbait bagiñan; gaur ezar ez gera,

 Mundu ontako gauzak orrelasen dira,

 Batzuetan goiera bestetan bekoera!-

 

 Burutik oñetara dena zauritua,

 Pena eta nekeak biziro auldua,

 Ill zan gazte galaia, onesdamutua,

 Itz oek esanaz:-¡ai nere Jaungoikua!

 Konta Euskal-errian guri gertatua!...-

 

 Ez nuke nai gaizkirik iñorentzat esan,

 Baña kondairak dio zenbat pasartetan,

 Españolak bakarrik zirala burrukan

 Finister eta beste asko jazarretan:

 ¡Auzkalo! lagunaren asmoak zer ziran.

 

 Zenbat gora beraren ondoren prantsesak

 Batzarrera zituen bildu españolak.

 Zorrotzak izan ziran oen mintzoerak

 Alperrik ziralako beren egiñalak

 Ezpaziran obeki portatzen lagunak.

 

 Finistergo kalteak ondo zuzentzea

 Iruditu zitzaien zala askoz obea:

 Uriberri jauna zan nagusi ordea,

 Eta nai zuena zan burrukan astea

 Deitu ziotelako biotzik gabea:

 

 Grabina, Baldes, Butron, Alaba, Elkano,

 Zisneros, Apodaka, Alzedo, Galiano,

 Moiua, Ore, Falkon, Iriarte, Castaño,

 Zuen oroitza ez da juango egundaño,

 Gizajende artatik azkenekoraño!

 

 Zuen azaña aundiak Trafalgarko gudan

 Eziñ konta litezke nolakoak ziran

 Kalmarik aundiena suaren erdian,

 Kuraia ta urruña bular piztuetan,

 Bildurtasuna zer zan zekienik etzan.

 

 ¿Uste du bada iñork, zirala izutzen

 Iru edo lau ontzik ingurutu arren?

 Ez: illak ill sekula etziran gelditzen

 Ezker eskubi sua etsaiai egiten:

 Onrea galdu baña ill naiago zuten...

 

 Ikusiko zenduten arranoa noski

 Ekaitz aundi batean egaatzen egoki?

 Bada, arenchen antza zuen egiazki

 Gure CHURRUKA aundiak, ezpanago gaizki:

 Esango didazute nor zan ura aurki.

 

 Jakindu zuenean agintzaren berri,

 Esan zion abian bere anaiari:

 -Iskribatu echera, diotenez, sarri,

 Ekin bear diogu jazar gogorrari

 Agur egin betiko mundu guziari.

 

 Biok berdiñ izango gerade, anaia

 Lertu eraziko det gurekin ontzia

 Etsaiak irabazten badigu auzia;

 Ondo serbitutzeko Errege ta erria,

 Modu onetan degu emango bizia.-

 

 Eskutitz baten bidez, egun artan bertan

 Adiskide on bati esan ziona zan:

 Aditutzen badezu jazarre onetan

 Nere ontzia dala etsaian mendean,

 Illa dala CHURRUKA, dezakezu esan.

 

 Orruaka urruñaz, leoiaren gisa,

 Irten ziran Kadiztik ariñ eta aisa

 Jakiñ arren izango zala jazar gaitza,

 Zuelako etsaiak guzizko indartsa,

 Etzan izpirik ostu Cosmeren biotza.

 

 Gurutzea zuela berekin pechuan;

 Eche, erri, lege zar, mendiak buruan,

 Sua biotzean ta burnia eskuan,

 Garailari ezpazan ill naia goguan,

 ¿Zeñek geldierazi bidean orduan?

 

 Uriberri jaunaren buruzbide charrak

 Aen artean sortu zituen naspillak

 Ziran ainbestekoak, non Nelson azkarrak

 Bi pillatan pararik bere ontzitzarrak

 Erdibitu, zituen español indarrak.

 

 Baña, alperrik zion ezjakintasunak

 Etsaiari eskeñi gura ontzi danak:

 -¡Biba España! eta su egin mutillak,-

 Esanaz, asi ziran piztutzen sutunpak

 Eta porrokatutzen ingeles ontziak.

 

 Cherkoan artu zuten sei ontzitzarrekia

 Bakarrik gataskatu zuen erruakin

 Inpernuzko ao aek arrabiarekin,

 Zatitu arren mastak bala larriakin

 CHURRUKA jauna beti kalma aundi batekin.

 

 Kapitana erortzen bada eritua

 Lasterka aren tokian jartzera dijua

 hildutzen bazuen sutunpak soñua,

 Ber bera lenbiziko ematera sua,

 Jende guzia zeukan oso alaitua.

 

 Bala eta metralla, labañ eta aizkorak

 Erazitzen zituzten odolezko baltsak 

 Lagunik oberenan azkeneko gudak 

 Etsai indartsuaren oju ta erronkak,

 Biotz aundi arentzat ziran ezerezak.

 

 Zuloz betea doa ontzia ondora,

 Ito bai, baña nai ez etsaien mendera

 Erdiak bedeik illak, eriak gañera,

 Ala ere CHURHUKAK-¡mutillak aurrera!

 Guziok ill orduan geldituko gera.-

 

 Ingeles arro aek lotsatuak zeuden

 Gizon ari begira etzala estutzen,

 Adi bazan bezela eurekin jostatzen

 ¿Nor atrebitu, bada, albora urbiltzen,

 Ezpazuen burnizko ekaitzak izutzen?

 

 Baña ¡ai! miñ miñean guda zegoela,

 Ona non datorkion sutunparen bala;

 Pikatzen dio anka, jango iskanbilla,

 Churruka ikustean isurtzen odola

 Ez da ezer-dio-su egin dezatela...

 

 Bere biotz nobleak engañatu zuan,

 Umantaren bizia aitutzen zijuan:

 Lagunik maiterenak deiturik orduan,

 Urbildu zitzazkion bere inguruan,

 Azken itz eder aek artzeko goguan.

 

 Anima aundi ark dio:-nere jende ernea

 Josi bandera, ez det, ez, nai jachitzea,

 Aliketa emanarte azken -asnasea

 ¡Agur betiko nere ontzicho maitea!

 Ni ill arte bederik onda etzaitea!...-

 

 Bandera jachi eta sua zan gelditu

 Eman zionean ark Jainkoari kontu

 Ingeles kapitanak guziro kontentu,

 Zen baña zeiñ lenago ziran danak sartu,

 Galdetuaz:-¿zeñ antzik zaituzte garaitu?-

 

 Falkon azkarrak ona zer eranzun zien

 -Sei ontzik bat batean eraso ziguten,

 Ala era noskiro naiko lana zuten;

 Bat besterik surrean izan ezpazuen

 San Juan sekula ere euspetuko etzen.-

 

 Zituen tresna danak bazioten chetu;

 Egiñal guzirekin ezin gobernatu

 Zutelako galbairen gisara zulatu;

 Eziñ bazitekean iñola garaitu,

 ¿Zertarako geiago jazarra luzatu?

 

 Baña, burruka gogor aren ondorean

 Beren machura aundiak ezagututzean,

 Nelson, beste gorputzill askoren tartean

 Etzana zegoela jakin zutenean,

 Aen poza biurtu zan ezerezean...

 

 Ontzi urase zuten bakar bakarrikan,

 Jibraltargo uretan, onda ez batean:

 Baña ¿nola zeukaten? begirun aundian,

 Urrez iskribaturik era egokian

 CHURRUKAREN izena ontzi-lotegian.

 

 Ontzi artanche zetzan umanta illotzik

 Etsaiak zioten-¡ai! balego bizirik!-

 Aen samintasunak etzuken neurririk,

 Munduan etzalako gizon bat bakarrik,

 Pakean eta gerran aren parekorik.

 

 Lantuz dago geroztik beti bere erria,

 Ill arren doatsuki aiñ ume argia:

 Eziñ pozkidaturik dierri guzia,

 Orobat ere Europa ta Mundu-berria,

 Guziak senti zuten aren ill berria.

 

 Etzan iturri garbi, ibai ugaririk,

 Erri ospatsu eta aundi ta chikirik

 Aren eriotz goizak mindu etzuenik;

 Ez ta ere ichaso eta lur-bazterrik

 Luzaro doakabe egongo etzanik.

 

 ¡Ichas-egazti polit arren kuratiak!

 Zuen ikasgabeko otsezti guziak

 Ziruriten orduan osoro autsiak

 Errechinol, enara ta beste choriak!

 Zuen kantuak ere chit negargarriak.

 

 Zergatikan arkitu ziran mututuak

 Euskal-erri guziko tuntun ta chistuak?

 ¿Zergatik iñor gabe pillota jokuak?

 ¡Ai! aditu ziraden ill-eskill soñuak,

 Zeñak eleizan zeuzkan guziak bilduak.

 

 Negarrez zeuden bere etsai aundienak,

 Arriturik begira burutsikan danak

 Kosta zazkigu-zioten-gure garaipenak,

 Baña CHURRUKARENTZAT onra ta omenak

 Negar egiten zuten gizon jakintsuak.

 

 Negar Ferrol ta Cadiz; ta beste tokitan

 Ziran zelatategi eta eskoletan,

 Etzuelako izan berdiñik gaztetan,

 Ala liburuetan non ichas-lanetan;

 Prestu eta nobles toki guzietan.

 

 ¡O zu, biotz aundiko Churruka maitea,

 Motrikoko errian jaiotako umea!

 ¡O parerik gabeko itsastar ernea!

 Esanezkisunezko pozkidaz betea,

 Zeru eder orretan acheden zaitea!

 


inprimatu