Bilinch doakabeari
Otaegi, Claudio
Umerik izan bada munduan
Zoriontasun gaberik,
Donostiako Bilinch izandu
Zala, ez dago dudarik:
Patu-gaiztoak jarraitu zion
Utzi gabe egun batonik,
Eraman arte mundu igeskor
Eta naasi onetatik.
Jaiotzetikan illarteraño
Erio motz gogorrak,
Bere gañean zeukazkiola,
Zirurien, atzaparrak:
Itsuskitua, ustekabetan,
Denak ez oso ezurrak,
Aiñ eriotza izugarria
Izan oi dute bakarrak.
Baña, Apolok, ikusirikan
Zuela barren garbia;
Biotz beera ta chit maitatsua,
Aur baten inozenzia;
Birali zion pena eta miñ
Guzien gozagarria;
Tortola baten egalazpian
Erato-ren etorkia.
Senar maitea; gurasorikan
Izan liteken onena;
Mundu ontako neke-ta lanak
Ondo zeramazkiena;
Iñori gaitzik opatu gabe
Denak maite zituena;
Zan egiazko adiskide bat
Etsairikan etzuena.
Koplari samur gizagaisoa
Jaio zan maitatutzeko,
Ta amorioa kantatzen zuen
Berekin sortu zalako
¿Nola etzuen, bada, gau ta egun
Ezpañean idukiko,
Baldin onela naigabe denak
Bazitzazkion aztuko?
Beartsu beti bizitu arren
Etziraden penazkoak
Aren lantuak eta negarrak,
Baizik amoriozkoak:
¡A! zirurien atsegintasun
Eta doai zerukoak
Poztu zezaten, zizkiotela,
Biraltzen aingeruchoak!
Ala da ezik ¿nork ark bezela
Isuri zisplro, lore,
Gaitzik ez duten itz eder eta
Beste zenbat jolasbide,
Neskach garbiren matrall oriak
Gorritu erazi gabe?
Ark bezelako itz eztitsuak
Esateko ¿nor da trebe?
Aren itzerak iruditutzen
Zazkit usoren urrungak;
Mugidagabe dagoeneko
Itsasoaren baga otsak;
Gau osgarbian aize gosoren
Susu musucho biguñak
Gora alchatuak, chorlandraren
Egunsentiko diosalak.
Deritzazkit ¡ai! Euskal erriko
Aritz guzien pirpirrak:
Lore tartean gordea doan
Iturrichoren murmurrak:
Kabi ondoan tellatupeko
Emrachoren chor chorrak;
Amorez illa dagoeneko
Errechinolen gorgorak.
Ark senti zuen amorioa
Da kerubiñen asnasa,
Jargoi oñean Jaungoikoari
Zuzendutzean otoitza:
Egunsentian lore gañetan
Egaan dabillen artaiza;
Azuzenaren orri tartean
Pozez gordetzen dan intza.
¿Nor da ordea, nor, gairik aski
Pintatzeko nolakoa
Izandu zuen anima biguñ
Garbiak amorioa?
Aiñ amorio gaitzik gabea,
Loratsu eta gasoa,
Tolezkabezko ezpañaz iñor
Lotserazi gabekoa?
Iñor ez noski, ni ez naiz beintzat
Eta non isiltzera...
Baña ez, ez naiz isilduko, ez,
Bear det segi aurrera.
Pensa gaberik, berez etortzen
Zitzazkion mingañera
Itz egokiak, biursaririk
Bikañenaren gisara.
Ao beteab ezpañetatik
Zitzaiozkan isuritzen,
Izjostalluak eta gozitzak
Zituztenak par erazten.
¿Nor egon muker Jose Mariren
Zaldiren koplak aditzen?
Neronek dituk zenbat ingeles
Ikusi parrez itotzen.
Baña, neretzat, ark utzi zigun
Moldaerarik onena,
Dudagabe da, Juana Bisenta
Olabeko neskarena;
Dezaiokegu eman, aldean,
Poema baten izena;
Zeren aleak dute izan au
Ez izan arren au diña.
¡A! zer lastima etzala izan
Nabarmena asko bezela!
Paregabeko edertasunez
Apaindua zegoela!
Bada utziko zizkigun noski
Joia ederrik bestela,
Autsi gaberik esanaz ezer
Baliorik etzutela./
Geiegikoa zan arek zuen
Modesti neurrigabea:
Etzuen nai zer izkribatuzen
Zuen iñork jakitea;
Ez eta ere moldaerarik
Bikañetaz galdetzea;
Aiñ guchi bere mirarizleak
Argitara ematea.
Genezakegu esan, lorerik
Politena izan arren,
Sasi tartean bere burua
Maiz oi zuela gordetzen;
Etzituela jazkai ederrak
Iñoiz jantzi nai izaten,
Baizik bakarrik, noiz edo berriz,
Norbaiti erakutsitzen.
Baña, eskerrak euskarazale
Bati ziradela bildu,
Eta liburu polit batean
Batzuek argituratu:
Onela ditu bi lan on egin:
Bata, es dedilla galdu
Aren oroitza: eta bestea
Euskal-izkirak apaindu.
Bizitu bedi Euskal-errian
¡Oh Bilinch! zure arraza,
Izan dezagun atzekabezko
Egunetan zure antza:
Patu gaiztoak gu ere gauzka
Mendean ¡ai! zure gisa,
Eta nondikan libre izango
Geran da gure ametsa.
Kanta dezagun, kantatu gure
Penen konsuelorako;
Zeren arkaitzak eta mendiak
Dituzte zeruratuko:
Eta, Aitor ta bere lagunak
Jainkoari eskatuko
Izan dezala kupida guri
Lege zarrak itzultzeko.