Aurra eta micheleta
Otaegui, Claudio
Amaren esanari
Egin gabe kaso,
Josek zuen echetik
Iges egiñ atzo.
Zumardira sartu zan
Beziñ laster aurrak
Ikus zituen ¡ai zer
Michelet ederrak!
Lorez lore zebiltzan
Arbiska gaisoak
Astindu bear izan
Zituzten egoak;
Zeren zoraturikan
Etzizkien uzten
Piska bat bedeik ere
Iñon atsedeten.
Ego diztizarizko
Baten atzetikan
Irago zuen goiza,
Baña alperrikan.
Milla jira zizkion
Inguru danean.
Aizeak beziñ ariñ
Egiten, aldean.
Gelditzen da klabeliñ
Baten orrietan,
Edo usai gozozko
Lore zurietan.
Botatzen dio noizpait
Eskua gañera,
Micheleta, iskincho
Egiñ eta aurrera.
Pozez eta kontentuz
Cherkoak egiñez,
Elorriren gañean,
Jartzen zaio parrez,
Gaitzikabeko aurrak
Dio tiratutzen
Kapelua, baña ez
Du arrapatutzen.
Arpegia gorri ta
Izerdi patsetan,
Nekatua ta eziñ
Asnasaturikan
Eseritzen da sasi
Baten gereizpean,
Berriro micheleta
Gelditu artean.
Chamarreta kendu ta
Botatutzen dio,
Baña burla eziñaz
Egaatutzen zaio.
Ikusirik loreetan
Gelditzen dala maiz,
Pikochean jartzen da
Iche loten berriz.
Tupotz egiten dio
Biotzak aurrari,
Begira arbiska polit
Zuri-gorriari.
Oiñ puntaen gañean
Badoa berriro,
Esanaz: ez dek iges
Egingo luzaro.
Ustekabetan dio
Ezartzen eskua,
Eta, arrapatutzen
Chiket kotadua.
¡Ausen dek poza! dio,
¡Ai au atsegiña!
Arrapatu aut, egiñ
Arren alegiña!
Baña ¡ai, guchi dio
Poz onek irauten!
Zabaldurik eskua
Illa du arkitzen.
Michelet ederretik
Gelditutzen ez da
Beatzak zikintzeko
Auts piska ezpada.
¡Ai au desengañua...!
¡Ai zer naigabea...!
Dio aurrak: barkatu
Amacho nerea!
Echeratzeko ez naiz
Iñondikan trebe,
Arropa urratuak
Maneatu gabe.
Modu onetan negar
Eta negar beti,
Arratsean echera
Zan Jose itzuli.
Ausen bera gertatzen
Zaio gizonari
Dionean jarraitzen
Utsirudiari.
|