inprimatu
Amerikatik. Oroitzak eta zizpuruak
Izenburua:
Amerikatik. Oroitzak eta zizpuruak
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
231-232

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Amerikatik. Oroitzak eta zizpuruak

 

Otaegi, Klaudio

 

 ¡Nere eche churi maite maitea,

 Zuaitz tartean zaudena;

 Ingurumari guziko lurrak

 Mendean daukazkitzuna;

 Biotz chokoan zaukazkit beti,

 Nere sorteche kutuna!

 

 Gogoan ditut zure sukalde,

 Laratz, gela ta ganbarak;

 Tegi, abere, zakur chitoak,

 Eta lanerako tresnak;

 Pillotan nere aurtasunean

 Aritzen nintzan paretak.

 

 Etzait aztutzen ezkon-berrien

 Leioko gurutz churia:

 Sukal ondoan arkitutzen dan

 Gelako nere kabia;

 An utzi nuan errosario

 Lurdestikan ekarria.

 

 Gogoan dauzkit auzoetako

 Aitonak nola ziraden

 Ipui kontari atal-aurreko

 Aritz azpian bildutzen;

 Nola oi ziran neska mutillak

 Soñua jo ta dantzatzen.

 

 Etzait antziko echaburuko

 Zumardi eta larrañak,

 Non igandero zuten billera

 Echekoandre zuzenak,

 Pozez begira nola jostatzen

 Ziran biotzeko aurrak.

 

 Eta gero an soro ertzeko

 Udare, sagar, maastiak;

 Pikuak eta kereiz anpollak

 Chingarra beziñ gorriak;

 Usai oneko belarrak eta

 Pinpilipausa churiak.

 

 ¡Zenbat zorigaitz nere eche churi

 Polita utzi ezkero!

 ¡Nork lezakean egiñ egaaka,

 Itsas zabala igaro,

 Eta antziñako kabi chuloan

 Egiñ lo berri berriro!

 

 Fedea epel, Esperantzik ez,

 Iskinka Karidadea,

 Bene benetan diot esaten,

 Nere amacho maitea,

 Orko taloa emengo ogia

 Baña dala askoz obea.

 ¡¡Eskarmenturik ez duten aek

 Sinistu nai ez ordea...!!

 


inprimatu