inprimatu
Amalauduna
Izenburua:
Amalauduna
Sinadura:
Otaegi, Klaudio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
389

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amalauduna

 

Otaegui, C. de

 

 Igande arratseko gauaren erdian,

 Ill gerria zan eta gaua chit illuna,

 Gure itsua nuen, icharki argian

 Arkitu-ziolarik au bakartasuna!

 

 ¡Juan Mari!-esan nion-nere iritzian

 Oso erotu zera:-Ez, ez, maisu jauna,

 -Eranzun zidan-zeren, au det aspaldian

 Igande gauerako neretzat laguna.

 

 ¿Nai du jakin zergatik? bada serenoak

 Ibilli oi dirade sagardo denboran,

 Argiak itzalirik, egiñaz zialdoak:

 

 Eta nola lengoan sudurra sutsi ziran

 Neronak ezagutzen dedan zikiroak.

 Ez det beste tope bat nai alako eran.

 


inprimatu