Adiskide baten oroitza
Otaegui, Claudio
Dena beltz ikusten det
Begien aurrean:
Ez det arkitzen pozik
Nere barrenean;
Triste daukat biotza,
Onik ez echean;
Indarrak ere naute
Uzten azkenean!
Otzikara gisa zait
Gorputza mugitzen!
Bakarrik eziñ egon,
Zer naik izututzen;
Gau ta egun nago ¡ni!
Negarrez urtutzen!
¿Zer zaidala dezute
Uste gertatutzen?
Adiskide bat ill zait!
¡Zer adiskidea!
Ezpaitu iñork gaur, ez,
Arkituko obea!...
¿Zergatik juan zatzazkit
¡O lagun maitea!
Utzirik pena eta
Naigabez betea?
¿Zer da nitaz izango
Zu gabe munduan,
Itzal uts bat ezpada
Baso eremuan?
Ona izan ziñan ta,
Justoen lekuan
Atseden zazu lasai;
¡Atseden, Zeruan!
|