inprimatu
Gogartea
Izenburua:
Gogartea
Sinadura:
Navarro Villoslada, Francisco
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Klaudio Otaegi)
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio
Navarro Villoslada, Francisco

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
289-294

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gogartea

 

Navarro Villoslada, Francisco

 

 Gaua sosegu dago,

 Zerua osgarbi;

 Aizea lo basoan,

 Itsasoa geldi;

 Eta illargia da

 Irtetzen tristeki,

 Zeñak aldareko otoitz

 Santua dirudi.

 

 Alcha, nere anima,

 Zu ere or gora,

 Izar ta arri fiñezko

 Zeru urdiñ ortara;

 Eta zeruargiak

 Pasa zearrera,

 Irago itsas suak

 Batetik bestera.

 

 Aingeruak emango

 Dizkitzute egalak,

 Euren amoriozko

 Kantu eta gelak.

 Eta goza itzatzu

 Jainkoaren gelak,

 Iragorik lo gisa

 Zeru-lurren mugak.

 

 Gurtzen zaitut, maitea,

 Irme det sinisten,

 Zaudela nere aurre

 Kanpo ta barrenen.

 Goian eta leizetan

 Zaitut ikusitzen,

 Eta zure mugida

 Nigan sentitutzen.

 

 Zuk zenduen mundua

 Deusezetik sortu;

 Bizia ta legea

 Zuk emanak ditu.

 Biotzeratu eta

 Irozotzen dezu:

 Pauso bat eman eta

 Makurtutzen zaitzu.

 

 Izutzen nazu piztu

 Eta itzaltzean,

 Millaka argiak jiran

 Darabiltzanean;

 Ikaratzen mendiak

 Dardarikatzean,

 Orru egiñaz suak

 Bere sabelean.

 

 Ez naute mundu cheak

 Guchigo arritzen,

 Non fits ugaritsuak

 Pozez bizi diren:

 Eta tantu batean

 Geldi gabe dauden,

 Zelai, lore, amore

 Gudak irakiten.

 

 Omen ainbestekoen

 Erdian, guzia,

 Bazera aundi chikian

 Aiñ miragarria;

 Amorezko tupots bat

 Da zure bizia,

 Karidade uts utsa

 Zure poz aundia.

 

 Zuk dituzu gozatzen

 Asnas nekatsuak;

 Eta amorezko zure

 Su aiñ edertsuak,

 Argieraz daukazki

 Choll ingurutuak,

 Fits kolokak, izarrak

 Ta zeru altuak.

 

 Ta amorez betetako

 Ur jaiotza autsirik,

 Gizonagan aitaren

 Bularra zabalik;

 Ustutzen dirudizu

 Biotza askaturik,

 Bere pechu gogorra

 Biguntzeagatik.

 

 Eden ziñion eman

 Eche iragortzat,

 Omenezko mantua

 Dosel ta berotzat.

 Begiak naiziñuzke

 Arenak zuretzat,

 Arekin bizitzea

 Daukazu zuk poztzat,

 

 «Jauna!» deitzen dizute

 Lantuz albargiak,

 Orruaka abereak,

 Kantuz egaztiak,

 Su-zulo gortzalleak

 Aize gudariak,

 Eta, bularra alcharik

 Itsas genasiak.

 

 Karmin ta nakarrezko

 Lañoz apainduak,

 Zure jargoiaren zai

 Dauden aingeruak,

 Dizute esaten, joaz

 Lira urrezkuak;

 «¡Santua! ¡Santua!» ta

 Orobat koruak.

 

 Eta sortu ziñuzen

 Gauzetan, gizona

 Da, bakarrikan «Aita»

 Deitutzen dizuna.

 Nere aoan paratzen

 Dezun izen ona:

 Jesusen leziotan

 Ikasi nuena.

 

 Etzabiltz nere billa

 Turmoi gurdietan,

 Ez izar chetu eta

 Ochingar euritan;

 Baizik intz, osgorri ta

 Aise lurrindutan:

 «¡Semea!» deituaz ta

 Barkatuz pozikan.

 

 Gaizki ditu on oek

 Gizonak pagatzen,

 Inpernu beltzera du

 Luzbelek botatzen.

 Eta libratzeko da

 Jesus lurreratzen;

 Egiten da gizon, ta

 Gurutzean Eiltzen.

 

 Bukatu da.-¿Zer diot?

 Burua naastuta

 Utziko nau mirari

 Aundigoz beteta.

 Zerura doa emen

 Bizirik gerata;

 Pekatariri bere

 Gorputza emanta.

 

 -«Nigana atozte», dio,-

 Lantuz zaudeztenak;

 Nik ere izan nituan

 Erruki ta miñak.

 «Nigan daukazkitzute

 Ontzien bai onak,

 Piztea, bizitza ta

 Balsamu belarrak.

 

 »Iraiñ aiñ aundipean

 Iñor ill ez bedi:

 Atozte, urrikia

 Diot gizonari.

 »Zure echean etzaio

 Zabaltzen iñori

 Aterik aiñ pozik, non

 Seme galgarriri.

 

 »Artaldea laja ta

 Baten billa pozik

 Dabillen artzaia naiz,

 Besteak utzirik;

 »Eta zoko, arzulo,

 Mendiak jirarik,

 Eramaten dedana

 Lepoan arturik.

 

 »Nere gorputz odolak

 Aingeruentzako

 Ez dira: baizik gizon

 Fedegabeentzako.

 »Eta baldin artutzen

 Baditu diñaro,

 Ni nago artan, eta

 Ura nigan dago.»

 

 ................

 ................

 

 Gaua sosegu dago,

 Zerua osgarbi,

 Aizea lo basoan,

 Itsasoa geldi.

 Askatu, Aita aundia,

 Lur-lazoak neri,

 Bada nai nuke zure

 Besoetan bizi.

 


inprimatu