Ama urrikaltsua
Lopez Garcia, B.
I.
¡Ama gaisoa! negarrez dago
Zur santuaren oñetan:
Odolzalezko jendea dabill
Marmarka mendi gañean.
Orru egiten du ekaiztzarrak,
Orru itsas genasiak,
Eta biraka ikaratuak
Dabiltz mundu-eguzkiak.
¡Ama gaisoa! aditutzean
Neke mintsuen soñuak,
Alchatzen dira sutokari ta
Turmoi gogorren kantuak.
Eta aingerua negarrez dago,
Juezak berriz ikara,
Et'ezurrutsak irtetzen dira
Arrizko obi gañetara.
Ainbestekoa da Ama aingerutar
Onen atsekabea, non
Bere biotza puskatzen duen
Traketa negarrez dagon.
II.
Berak jaiotzen, nai bezelage,
Zuen Semea ikusi;
Berak adiak pozez kantari
Zion lo artu erazi.
Berak, jainkozko arretarekin
Utzirik sukal chokoak,
Irago Juda, Palestinako
Mendi eta itsasoak.
Eta jarraitu beti maiteki
Atzetikan Semeari,
Anima onak oi dion gisa
Jaunaren itzal santari.
III.
¡Ama gaisoa! gaur... dagokio
urutz-mendian begira,
Zizpiriozka biraka arbola
Darabilkien aizera.
Triste begira dago, negarrez
Iltzen duten aekgatik:
¡Barkatu! ¡arren! aditzen dio
Isurtzen ezpañetatik.
Ikusten dio arantz gogorrez
Baldokiak larruturik;
Esku santuak daukazkiela
Kordelakin markaturik.
Eta ikusten du aditzean
Iridiaren itzera,
¡jainkoa beste gaitzikan gabe!...
Daramatela iltzera.
IV.
Mancha gabeko azuzen utsa,
Eremuko bizirena;
Beti piztua dagon argia
Gozatzeko gure pena.
Zerutar lili zuri-zuria
Aingeruagandik zaitua,
Martiriozko izan chauakin
Klabeliña lurrindua.
Ni nator, Ama, zure mantuko
Izarrai muñ egitera,
Aldaretako arri-marmola
Negar malkoz bustitzera.
........................
Chimist argira, zeñak ekaitzen
Berri ematen baizuan
Nik jaungoikoa Gurutz azpian
Zalantzan Ikusi nuan.
Gizon-iltzallen aurrean nuan,
Ikusi goiso egoten;
Ikusi nuan Jerusalengo
Erriaz negar egiten.
Ikusi nuan arria buru
Odolezturekin jotzen;
Ao bakoitzak gaizki esaten
Eta ajika laidotutzen.
Eta negarrez esan nun, aren
Ondoren ikustean zu:
"¡Miñen emazte gaisoa, zen
Sufritzen ez ote dezu!"
V.
¡Iriditarra!... zoazkit lantuz
Ura iltzen ikustera,
Redimitua zaigu izango
Mundua gaurtik aurrera.
Tristurarikan aundienaren
Otsa da non nai aditzen;
Izate berak dirudi ari
Dala ill-ezkilla jotzen.
Itzala ausarki... guchi argia...
Dana da miña eleizan;...
¡Redentorerik ez du! Gurutzak
Aldare beltzen gañean.
Gurutz-oñean dago Maria
Otoitzen du urbill apaizak;
Alosi bat du negar egiten
An illunpetan betotsak,
Ezkillen otsak ez dira naasten
Negar edo lantuakin,
Ez genaasteko errezoaren
Oiarzunak aizeakin.
Eta aldareko argiak eziñ
Ditu illunak garaitu,
Aiñ triste dago, ezik ausartik
Argi egiteko ez du.
Negarra eta miña da dena....
¡Atozte andre, aur, zarrak,
Isur ditzagun Redentoreren
Oñetan gure negarrak!
¡Atozte pozez gu betetzeko
Illtzen danaren aurrera;
Bakar bakarrik eta zizpiroz
Maria ikusitzera!
Laja echeak, zerbait ekarri
Onen miñai eskeintzeko;
Utzi zelaiak lorerik gabe
Aldareak estaltzeko.
Eta ez eman pozik gaur bere
naigabean biotzari;
¡Zeren bigarren Redenzioa
Izango da negar ori!