"Zeruko Argia"k pozturik hemen
Enbeita, Balentin
I
"Zeruko Argia"k pozturik hemen
Txori zahartxo bat kantari
Zorioneko Urte Barria
Opaldu nahirik danori
Nahi nukena da itzal apur bat
Bakoitzan iritziari
Urte Barri hau izan dagigun
Euskararen oroigarri.
II
"Zeruko Argia"k ezin euki lei
Euskaldun areriorik
Ama batek lez hartuten gaituz
Desberdintasun bagarik
Iritzi danai lekua emon
Honetan ez du dudarik
Noiz "II" eta "H" bakoak
dauden bezela jarririk.
III
"Zeruko Argia"k zabaldu zigun
Euskerarentzat oiala,
Udabarriak zelai baratzak
Loratzen ditun bezela
Autortu behar gure Euskarai
Asko lagundu diola
Hori ikusten ez duan batek
Piztu dezala kandela.
IV
"Zeruko Argia"k izen ederra
Argi zalearentzako
Eta argia beharrekoa da
Gaurko ilunak kentzeko
Aldizkari hau egina bada
Euskaldun guztiontzako
Zabaldu bedi bere argia
Lo daudenak esnatzeko.