Seaska M.A.I.T.A.S.U.N.A.
Enbeita, Balendin
Maitekeria azala dogu
maitasuna da bihotza
Margolariek margotu ez dun
bardin gabeko baratza.
Maitekeria hilkorra dogu
Maitasuna de bizitza
Herriarentzat lore barri bat
Itxaropenen zuhaitza.
Txoriak baizen maitea zaitut
pozezko Udabarria
Maitatzen zaitut mendi azpian
pil-pil zeuden iturria
Baina bihotzak eskatuten du
maitien irri parria
Berak bakarrik asetu leike
Maitasunen egarria.
Zelai ta baratz, eztigai bila,
erleak lorai musuka
Maite esnale ditugun lorak
ipar haizetan besarka
Nere maiteaz oroitutzian
ene bihotza gainezka
Berak bakarrik hornitu leike
bion arteko sehaska.
Horra sehaska, maitasunaren
lehenengo ames gozua
Sor lekuaren babes samurra
lora berrien pausua.
Zuk laztandu ta hazi zenduan
geroaren-gurasua
maitasun bidez erosteko
Herri baten arazua.
Zehaskatxoa, bilin da balan
poliki dabil jostari
Lo lo bihotza dirautza amak
Jaio barri dan haurrari
Eta haurtxoa lotara doa
aingarutxoen geznari
indar barri bat damotsolarik
herri baten geroari.
Sukaldetxoan sehaska zahar-bat
aspaldian ixilduta
Lore barrien Irri parria
zelangoa den ahaztuta
Atsegin hutsen zaletasunak
ez al zagoz baztertuta?
Berriz abestu "lo lo bihotza"
bestela gagoz galduta.
Atsegin hutsez bizi nahi dogu
maitekeriai besarka
Maitasunezko bizitza dogun
sehaskatxotik iheska
Maitasunaren sendagai zaran
lora barrien sehaska
Gazteriari kendu eiozu
haurtxoek damotzen kezka.
Seaskatxoen irri samurra
diruz ezin lei erosi
eta euskaldun anai-rrebak
kontuan gaitezen jausi
Gure herriaren biharko ona
gura badogu ikusi
sehaskatxoan euskal giroan
haurrak bildur gabe hazi.