inprimatu
Manuel Lasarteren omenaldia Leitzan
Izenburua:
Manuel Lasarteren omenaldia Leitzan
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
630.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Manuel Lasarteren omenaldia Leitzan

 

Enbeita, Balendin

 

 I

 

 Epallan bian Leitzan gintzazan

 Millaka Euskaldun pozetan,

 Gure Lasarten omenaldia

 Genduan erri aretan,

 Eleiza, plaza, pelota leku,

 Tokirik etzan ezetan,

 Gure Leitzako "Urretxidorrak".

 Merezi zuan benetan.

 

 II

 

 Ondo merezi zendun Lasarte

 Omenaldiko gallurra,

 Zu zera gaurko bertsolaritzan

 Sendegai eta zuztarra,

 Euskal Errian zabaldua da

 Zure aritzan zuztarra,

 Orren landarak emango dio

 Bertsolaritzai indarra.

 

 III

 

 Uda berriko "Urretxidorrak"

 Poztutzen gaituz zaar gazte.

 Baņa geiago poztutzen gera

 Kantuz astian Lasarte.

 Bertsolai aundi, izatez apal,

 Gizon Euskaldun gaur arte

 Maitatzen degu gure txori au

 Leitzako Erriak beste.

 

 IV

 

 Seazkatxuko eresi gozoz

 Erria zendun eskartzen

 Biotz malkoak begietatik

 Matrailla biak bustitzen,

 Amak Aurtxoa bezala zendun

 Bertsoz erria laztantzen,

 Bai ta erriak ere maitaki

 Pozik zinduzan txalotzen.

 

 V

 

 Toki danetan gure Lasarte

 Pozik artzen dute aintzat,

 Bere bertsoak bisigarriak

 Diralako erriarentzat,

 Osasunakin bake ta poza

 Opa diogu beretzat

 Gure artian nai degulako

 Bertsolarien maisutzat.

 


inprimatu