inprimatu
Jose Etxebarrieta zanaren gomutaz Gorozika'ko eleizan
Izenburua:
Jose Etxebarrieta zanaren gomutaz Gorozika'ko eleizan
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1110.zk.
Orrialdea:
45

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jose Etxebarrieta zenaren gomutaz Gorozikako elizan

 

Enbeita, Balendin

 

 Gazte ta sendo frutu emaile

 Lerden genuean zuhatza

 Uste gaberik aizkora beltzak

 Suztarra ebagi dautza,

 Ondinokarren beharreko zen

 Herrian Josen laguntza

 Herri esnale izango al da

 Gazte honen heriotza.

 

 Herriarentzat anai bat galdu

 Herrizaleen mingarri,

 Bere emaitzak agortu dira

 Malkoak dira iturri.

 Eta etsaiak malkoen ordez

 Hilobi gainean irri,

 Hilarri ori izango al da

 Berbizkundeen oinarri.

 

 Josen hiletan bere etsaiak

 Min asko gabe esan du,

 Egitekoak egin ditula

 Betiko dela ixildu,

 Baina egintzak herrian dabiltz

 Inork ezin leikez kendu,

 Nahiz ta gorputza lurrak irentzi

 Anima ezin zapaldu.

 

 Ilunpe batek irentzi gaitu

 Saminez bihotzak hoztu,

 Gure saminen ordaingarritzat

 Etsaien barrenak poztu,

 Ez da erreza ilundu zaigun

 Argia egiten piztu.

 Josek aldeztu zuen herria

 EUSKADI dela ez ahaztu.

 


inprimatu