inprimatu
Heldu dira gabonak
Izenburua:
Heldu dira gabonak
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1042.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Heldu dira gabonak

 

Enbeita, Balendin

 

 Gabonaren oiartzuna

 Heldu izan da gugana

 Itxaroten genduana

 Sendiak pozez alkarganatu

 Alai jartzen gaituana

 Gainez jan eta edana

 Bakoitzak al daben dana

 Hauxe da Gabon eguna

 

 Gabonetarako gauza

 Lore berrien ameza

 Uxaropen babesa

 Horrek sarritan emoten dausku

 Geroarentzat arnasa,

 Uste gabe dator eza

 Denok ondo ezin goza

 Honek apurtzen dau poza.

 

 Gabonetan zoriontsu

 Hitz horrek poza damotzu,

 Danak ez dira loratsu

 Gaur sendietan nor baiten paltan

 Asko dira arduratsu

 Naiz ta gabonak mamintsu

 Igaro gura eztitzu

 Minduak ez dauz baketsu.

 

 Belen'en sortu da izarra

 Maitasunaren didarra

 Badegu horren bearra,

 Geure barruan sortu dagigun

 Batasun baten indarra

 Anaitasunen sukarra

 Sendoa eta ziurra

 Kendu herriko negarra.

 

 Gizarteko arazoetan

 Berdin hartu emonetan

 Zuzen jokatu danetan

 Bihotz zabala agertuagaz

 Anaien ez beharretan

 Ardura haundiz horretan

 Orduan bai Gabonetan

 ZORIONEKO BENETAN.

 


inprimatu