inprimatu
Gabonetan badabil
Izenburua:
Gabonetan badabil
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
564.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gabonetan badabil

 

Enbeita, Balendin

 

 I

 

 Gabonetan badabil

 Edozenbat gauze.

 Dinoe: "Gabon, bon, bon

 Behar dogu ase".

 Batzuk aukeran dabilt:

 Bestea batzuk gose,

 Erruki gitxi eta

 Propagandak luze.

 

 II

 

 Aintzazko abestiak

 Gabon egunetan,

 Gosearen negarra

 Mundu zabaletan,

 Goibeltasun ixila

 Presondegietan,

 Malkozko aparia

 Famili askotan.

 

 III

 

 Belengo estalpetik

 Jesus, zer dinozu?

 Bakoitzari berea

 Agintzen dauskuzu.

 Zure egarri hori

 Ase nahi badozu,

 Beste mundu berri bat

 Sortu behar dozu.

 

 IV

 

 Belengo estalpeaz

 Bagara ausnartzen,

 Antxe daukagu Jesus

 Maitasuna eskeintzen.

 Bakoitzari berea

 Badausku agintzen,

 Euskal Herriak ez dau

 Besterik eskatzen.

 


inprimatu