inprimatu
Euskalduntasuna nola daguan
Izenburua:
Euskalduntasuna nola daguan
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1099.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskalduntasuna nola daguan

 

Enbeita, Balendin

 

 Euskalduntasuna nola daguan

 behar dan lez ausnartzeko

 ondo sakondu beharra dago

 hitz horri erantzuteko,

 Euskal Herrian gure hizkuntza

 loturikan dagolako

 nausi diranak ardurarik ez

 amari lagunduteko

 nundik ta nola hasi behar da

 euskara burututeko?

 Gurasoengan dago sustarra

 haurrak euskaldunduteko

 indarrik eta egokiena

 euskara zabalduteko

 gaur egun geldi dogun hizkuntza

 aginpidean jarteko

 anai arrebok ordua dogu

 lotatik esnatuteko

 zapaldu gura gaitun etsaiai

 haginak erakusteko,

 denok gertu lanerako

 Herriaren onerako

 ama ordia etxetik kendu

 geure Ama etxerako

 jokabide hau nahikoa dogu

 euskaraz jabetuteko.

 


inprimatu