inprimatu
Eskubide berdina daukagu guztiok
Izenburua:
Eskubide berdina daukagu guztiok
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1087.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eskubide berdina dugu guztiok

 

Enbeita, Balendin

 

 Aintza goietan bakea hemen

 Belengo portal zarrian,

 Artega eta egon ezina

 Honek sortu dau herrian,

 Nausi direnek beste Erregerik

 Ez dute gura lurrian,

 Gauza berdina jazoten zaigu

 Bi milagarren urtian.

 

 Hau ikusi ta urte berrian

 Zer genezake eskatu?

 Errurik gabe lotuta diren

 Anai arrebak askatu,

 Eta bakoitzari heuren tokian

 Eman behar den ostatu,

 Bakez da pozez askatasunez

 Urte hau daigun ospatu.

 

 Ordua dugu hasteko geure,

 Kontzientziak astintzen,

 Eta gizonen eskubideei

 Behar dun itzala hartzen,

 Kristo bakarrik ez zen etorri

 Mundura arimak zalbatzen,

 Etorri iakun gizonak eta

 herri lotuak askatzen.

 

 Behartsuaren bizi latzagaz

 Ez dugu ezer jakin nahi,

 Naiz ta lanean ahulduta ikusi

 Guk berriz gehienetan jai,

 Baina herria gura badugu

 Batasun batean anai

 Berea dena eman daiogun

 Beharrizana daukanai.

 

 Bakoitzak dauka eskubidea

 Norbero aldeztuteko,

 Baina ez gero indarren bidez

 Beste bat zapalduteko,

 Guk be badugu eskubidea

 Geurea eskatuteko;

 Geurea dugun Euskal Herrian

 Aske bizi izateko.

 

 Gizonak dauka mundu bizitzak

 Beharrezko duen gatza,

 Eta bakoitzai bere neurrian

 Berdin eman behar dautza,

 Denok daukagu zaindu beharra

 Giza bizitzen ardatza,

 Berdintasunez bizi izateko

 Jaioak gara bakoitza.

 


inprimatu