inprimatu
Bertsolarien garai zabala
Izenburua:
Bertsolarien garai zabala
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
571.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertsolarien garai zabala

 

Enbeita, Balendin

 

 I

 

 Bertsolarien garai zabala

 dirudi gaurko batzarrak,

 alan diņuen eldu iakusan

 telegramaren izparrak.

 Gaur Donostian ikusten ditut

 aritzen zazpi adarrak,

 bertso kantuan pozez jolasten

 bere orri ta ezurrak.

 Bidasoz andik Benabarrakin,

 Zubero, laburditarrak;

 urez emendik Bizkai, Gipuzko,

 Arabar, eta Naparrak.

 Bertsolari bat omendu guran

 eldu dira euskotarrak.

 Ainbestekorik ez zun merezi

 kantuan dagon txindorrak.

 Guztiagaitik anai ta arreboi,

 danoi biotzez eskerrak.

 

 II

 

 Udaberriak berdintzen ditu

 mendi, baso ta zelaiak,

 zoragarrizko txirolirolan

 kantari jarri txoriak.

 Bertsolariak alaitzen dituz

 egizko euskaldun guztiak.

 Nagirik gabe abestu daigun

 aundiak eta txikiak.

 Gaztetxoari emon eskua,

 baztertu aundikeriak.

 Beste gauzarik ez du eskatzen

 euskera maitagarriak,

 lur maite onek emon daiazan

 biarko frutu barriak.

 Erein daiguzan gure garaitan

 lortuko duten aziak,

 geroan ere abestu daian

 euskaldun bertsolariak.

 

 III

 

 Omenaldi au eratua zan

 txindorkumiarentzako,

 baiņa larregi erizten dautzat

 txori txiki batentzako.

 Erri batentzat jaio geranak

 bagenduke sinistuko,

 neure iritzian omenaldirik

 ez genduke eskatuko;

 goiko ta beko jaio bagera

 erri baten onerako,

 ori egiņaz eginbear bat

 baiņo ez dogu beteko.

 Omenaldi au izango al da

 danon batasunerako,

 euskera zabalduteko,

 bertsolariak geitzeko.

 mitokeriak kentzeko.

 Ori egiņaz Euskalerriak

 asko du irabaziko.

 Geiago gabe agur danori,

 berriz be eskerrik asko.

 


inprimatu