inprimatu
Bermeo aldetik denpora asko eztala Dakarrera joan direan arrantzaleai
Izenburua:
Bermeo aldetik denpora asko eztala Dakarrera joan direan arrantzaleai
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
70.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bermeo aldetik denpora asko eztala Dakarrera joan direan arrantzaliei

 

Embeita

 

 Gure lurraren itxas bazterrak

 Alan diņo istoriak

 Aldi danetan izan ditula

 Itxas gizon errimiak

 Asi Elkano bardin Txurruka

 Matxin ta jarraitzailliak

 Arrantzaliak zetan esan bez

 Besteen parebagiak

 Dakar aldera juan dirian

 Gizon bulartsu ta aundiak

 Lagun arturik gure euskaldun

 Abade eta prailliak

 Batzuk etxeko ogien billa

 Arimen artzain bestiak

 Batzuek dira euskaldun sendo

 Fededun Jainko zaliak

 Naiz ta atzerrian areintzat izan

 Irabaziak aundiak

 Jaioterria eztabe aztuko

 Euskaldun arrantzaliak

 Amaika olango arrantzale aundi

 Eta Eleiz gizon

 Emon dauz Euskalerriak

 


inprimatu