Astoa eta errotarria
Embeita, Valentin
Astoa
Etxeko jauna aspalditxuan
Enabil emen gustora
Gelditu baga beti lanian
Batera eta bestera
Lanaren truke lasto sikua
Natorrenian etxera
Niriak egin dan asto onegaz
Errukitzen ez bazera.
Errotaria
Aspalditxuan ikusten zaitut
Lan egitiaz mindurik
Jatekoari atxaki emon
Ta geldi egon gurarik
Ezer ein baga jan eta edan
Ez dozu gura besterik
Geldi egotoko etxe onetan
Ez dogu biar astorik.
Astoa
Egun danetan beti lanian
Badakizu nabillena
Zure zorroak ara ta ona
Erabilten dodazana
Zeuretzat dira irabazia
Niretzat bakarrik luna
Beste gauzarik ez dot eskatzen
Gosia kentzeko jana.
Errotaria
Zure lanaren irabazia
Egunaro artzen dozu
Lasto sikua zatozanian
Kortan naikua daukazu
Beste gauzarik ez dozu biar
Arrantza gitxi eidazu!
Eta lanera! zeure bizkarra
Berotzia nai ez bozu.
Astoa
Nagosi onek ez dan agertzen
Menpekoen maitasunik
Onen biotzak ez dauko beintzat
Astoaren errukirik
Zaratia ta palukadia
Ez dozu beste legerik
Nik uste neban lau ankakoak
Zirala autoak bakarrik.
Erabagia
Astoa eta errotaria
Orra alkarregaz autuan
Asto gaxoak arrantza baņa
Saku astuna lepuan
Errotariak barre eginda
Irabaziak kolkuan
Asto pareko amaika kirten
Bizi da gure munduan.