inprimatu
Aspertu gura ta ezin aspertu
Izenburua:
Aspertu gura ta ezin aspertu
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
67.zk.
Orrialdea:
8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aspertu gura ta ezin aspertu

 

Enbeita

 

 Enb.

 

 Aspertu gura ta ezin aspertu

 Biotza daukat erdi bi

 Ainbeste milla anai arreba

 Emen adi ikusirik

 Bizkai Gipuzko Araba Napar

 Emen dira gaur baturik

 Anaitasunik ederrenian

 Alkarraz besarkaturik

 Ginebran ere ezta izango

 Era ontako batasunik

 Andik bakia egin nai dabe

 Besterenaz jaubeturik

 Eztagolako Arenalian

 Dagoan anaitasunik

 Gure biotzak gaņezka dagoz

 Euskeraz dana egiņik

 Mundu onetan bakerik ezta

 Bakotxai beria emon barik

 Eta egizko maitasun barik

 Ez dagolako bakerik

 Agur danori jarraitu daigun

 Alkar maite maite izanik.

 


inprimatu