inprimatu
Arratia'ko basurdia
Izenburua:
Arratia'ko basurdia
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
Orrialdea:
41-43

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arratia'ko basurdia

 

Enbeita, Balendin

 

 l.-

 

 Arratia'ko erri batian

 Jazorikua da aurtengo urtian:

 Txarri bat artu eben azteko

 Urte guztiko koipetarako:

 Ederra eixan

 Txarri ederrik iñun an bazan.

 Esangotzuet zelangoa zan.

 Gorbea'n euken txarria artuta

 Basurdia ei zan beraren aita;

 Txarri polita bera benetan,

 Oso bizkorra gauza danetan

 Bera zaintzeko

 Etxeko danak ez ziran naiko,

 Nortako atiak edei ezkero.

 

 2.-

 

 Au ta guzti be esaten eben

 Txarri onegaz gauz beti pozarren

 Nai ta basurdekumia izan.

 Txarria aziko da gurian.

 Badau artua,

 Gari, garagar, baba pentsua.

 Ez al dira ba oneik naikua?

 Eldu zan bada bere garaia

 Il biar ebana urte-txarria.

 Muxikatikan iru morrozko

 Juan zirian orretarako.

 Danak bildurrez.

 Zar jasoko ete zan bildurrez

 Zauritu ezkagixan agiñez.

 

 3.-

 

 Ixil-ixillik jarri giñian

 Txarria eguan kortako atian,

 Karnezerua bere gantxoaz

 Eta ugazaba arto naikoaz

 Inozentzian

 Oratuteko bere tokian.

 Baña amesak utsak zirian.

 Laster asi zan kirrin-kurrunka,

 Kortako bastar danetan saltoka,

 Karnazerua bildur ikaraz

 Eta ugazaba makilliagaz;

 Etxekoandria

 Eskuetan ebala baldia,

 Onek zainduten eban atia.

 

 4.-

 

 Etxeko jaunak esaten eban:

 «Neuk oratukoutsat bustenetikan

 Eta bizkor egon gantxoaz,

 Eta bestiok gero eskuakaz».

 baña nok eldu?

 Ez gantxo, ez buztan eta esku.

 Ezin genduan geure eskuratu.

 Alango baten oratu geuntsan,

 Eta il genduan il biar bazan.

 A zuan gero ikustekoa!

 Jaurti eban odol pilloa!

 Murtzillarentzat!

 Esaten eben naiko guretzat,

 ez dakit sobreu ba'zan bestentzat.

 

 5.-

 

 Entzuten gendun uste ebela

 Amar bat arroa egingo zala.

 Gero bost eta iru killoan

 Gelditu zuan justo-justoan,

 Etxeko pentsu

 Geienak zituala amaitu.

 Zeinbat eingo zon jan ezpalitu?

 Urte guztiko lukainka amesak

 Orduan amaitu zirian danak.

 Txarri-bodara barriz askotxu

 Eta txarriak pixu gitxitxu.

 Txarri gauzarik,

 Baldin ilten ezbazan barririk,

 Etzan geratu gauza aundirik.

 

 6.-

 

 Baña ugazaba ez da mankua.

 Aratu barria ein dau sekulakua.

 Erosi eban asto gaztia

 Ogei bat urte ondo betia,

 Giarratsua.

 Lukainkarako aukeratua

 Ez dok makala ein daun tratua.

 Ai, baña zer da nagona esaten,

 Uste nagola oker itz eiten.

 Etxeko jauna gauza on zalia,

 Beti euki dau ortan famia,

 Eta nok oni,

 Ain ao fiñeko gixon orri,

 Lukainka egin asto zar ori?

 

 7.-

 

 Txarri-jabia mindu eztaiten

 Enua gaur luzatuten.

 Ez dogu gura azarretzerik,

 Baizikan bixi maite-maitorik.

 Egin biar da:

 Txarri obio eskatu al bada

 San Antonioi, komeni ba'da.

 


inprimatu