inprimatu
Amaren naigabeak
Izenburua:
Amaren naigabeak
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
708.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amaren naigabeak

 

Enbeita, Balendin

 

 Nere lorei begira

 nintzen ametsetan

 Sortu ziren haurtxoak

 politak benetan

 Irriparre goxua

 heuren ezpainetan

 Gure Amari ihes

 hauzoko gauzetan

 Lore batzuk utziaz

 Aman eskuetan.

 

 Loreari musu bi

 maitien ordainez

 Eskuan estuturik

 taupada zotinez

 Oroimenez burua

 bihotza saminez

 Nere ametsen lorak

 Amagandik inez

 Ta zelan eskuratu

 oraindik jakin ez

 

 Lore politak ziran

 baratzan agertu

 Eta neuganatzerik

 inola ezin lortu

 Lore ametskolaurik

 nitzat ez da sortu

 laguntzeko gertu

 Noizbait eingo al dira

 Amagaz ohartu.

 

 Kontzientzi baten daukat

 semeen ardura

 Erleak legez dabiz

 eztien susmura

 Noiz helduko zain nago

 haurraren musura

 Ihes egiten dabe

 heltzean ondura

 Amaren eztigairik

 ez al dabe gura?

 

 Neu naz zuen sortzaile

 Neu zuen jaiotza

 Neu naz zuen herria

 Neu zuen bizitza

 Herria zer dan ere

 aztuta zabiltza

 Zuen lekuan pozik

 etxean arrotza

 lurperatu gurarik

 Amaren gorputza

 

 Arrotz madarikatu

 ondasun jatzaile

 Gure etxe barruko

 bake ondatzaile

 Seme alabak

 izan iraultzaile

 Oraindik bizi nahi dot

 geroen ongile

 Arrotzak bere etxean

 agindu dadile


inprimatu