inprimatu
Ama Sortzez Garbia naz
Izenburua:
Ama Sortzez Garbia naz
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
23.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama sortzez garbia naz

 

Enbeita, Balentin

 

 Baratz erdiko lili usaintsu,

 Urrezko orriz jantzia,

 Zure mosuen bero gozoan

 Eztigai billa erlia.

 Biotz barruko maitasunaren

 Irudi zaran loria,

 Zure eztiaz idatzi nai dot

 Emen Sorrera Garbia.

 

 Guztiz garbia bere sorrera,

 Dirdiratsua jaiotza.

 Jesus Jaunaren sorreran bardin:

 Garbirik bere gorputza,

 Garbi dalarik Semia jaio,

 Gero be garbi bizitza.

 Sortze garbiko Ama on ori,

 Au da Jaunaren alatza!

 

 Ama Birgiņa ixilik dago

 Munduko eztabaidakaz,

 Sortzez garbia dala ta eztala

 Dabiltzan zalapartakaz.

 Lenengo nai dau geuk autortzia

 Egizko siņismenagaz;

 Gero Lurdesen esango deusku:

 "Sortze Garbiko Ama naz".

 

 Paris-Sobornan Juan Duns Eskotok

 Itz oneek zituan esan:

 "Al izan eban, nai izan eban,

 Beretzat egokia zan.

 Jaunak nai eban, al izan eban

 Eta bearrekoa zan.

 Ama Birgiņak ezelan-bere

 Obenik ezin lei izan."

 

 Gauza gatxikan baldin ez bada

 Gure Jaungoikoarentzat,

 Zelan autatu obendun Ama

 Jaunak bere Semiarentzat?

 Ezkutapen au illuna bai zan

 Gizonen argiarentzat,

 Ainbat urtian ez autortzeko

 Ama Birgiņa garbitzat!

 

 Sortzez garbia zala ta ezala,

 Mundu dana eztabaidan.

 Ez al dau, Ama, gizadi onek

 Jaunagan federik izan?

 Alguztiduna bera izanda,

 Zelan egingo ez eban,

 Zure erraietan Jesus jainkoa

 Sortu ta jaio bear bazan?

 

 Benetan zara Sortzez Garbia;

 Emen ez dago dudarik.

 Jaunak onelan nai eban, eta

 Zugan ez dago obenik.

 Gorputz ta arimaz igon zenduan

 Zerura oso osorik.

 Garbitasunen ezaugarritzat,

 Aingeru-loraz jantzirik.

 

 Edurra baizen zuria zara,

 Eguzki baizen argia,

 Garbitasunen iturburua,

 ora guztien loria.

 Ama ederrik Jaunak ein badau,

 Zeu zara, Andra Maria.

 jaungoikoaren alatz gurena,

 Zure Sorrera Garbia.

 


inprimatu