Agurrezko bertsoa
Enbeita
Enb.
Igazko urtian emen ginian
Zazpi bertsolari txiki
Aurtengo urtian banan banango
Sei txapeldun gara etorri
Pujana Ormaetxe Sardui Azpillaga
Enbeita eta Alberdi
Igaztik ona bertsolariak
Bizkaian dira ugari
Eskerrak emon bear deutsaguz
Gure Euskaltzaindiari
Urte betian berak ein dauen
Lan goragarriagaitik
Eta zuontzat anai ta arreba
Eleizgizon ta agintari
Bertsolarien besarkadarik
Anaikorrena danori
Txapelketa au izan dagigun
Guztiorentzat pozgarri
Biotzez otoi egin deiogun
Geure Begoņako Amari.