inprimatu
Aga zaharrean eskegita dagoen kurtzulu argiari
Izenburua:
Aga zaharrean eskegita dagoen kurtzulu argiari
Sinadura:
Enbeita, Balendin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1069.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aga zaharrean eskegita dagoen kurtzulu argiari

 

Enbeita, Balendin

 

 Ezkaratzeko aga luzean

 Untze zaharretik zintzilik

 Eukan guztia eskeini eta

 Bakardadean ixilik

 Argi iturri argia zena

 Iluna datza itzalik

 Aga zaharrean kurutzetua

 Argiaren truke hilik.

 

 Ezkaratzeko aga luzean

 Daukagu azken zotinka

 Epetargia balitz bezala

 Zokondo danai agurka

 Azken arrasan daukan apurra

 Aga zaharrarentzat dauka,

 Itzali da ta geratzen dira

 Biak elkarri besarka.

 

 Aga zaharretik zinzilik zinen

 Laguntzaile ta umila,

 Beharr izana daukanen lagun

 Aitzaki bako abila,

 Neurri berdinaz argia eman

 Neurri berean ongila

 Ondorenguak egin duzuna

 Gogoan izan dadila.

 

 Bizitza labur arantzatzua

 Ilunpekuak argitzen

 Zeure lanaren ordainik ere

 Ez zenuela eskatzen,

 Orain betiko itzali zara

 Ez da erreza piztutzen

 Argiak ihes egin ondoren

 Zurekin gara oroitzen.

 


inprimatu