inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Enbeita, Balendin - Ormaetxe, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin
Ormaetxe, Jon

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
67.zk.
Orrialdea:
5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Enbeita - Ormaetxe

 

 Enb.

 

 Ainbat urtian arturik daukat

 Neure ezkon buztarria

 Jainko bidetik ekarririkan

 Baita ederra sendia

 Semeak baitut gaiñera barriz

 Dotorea alabia

 Mutil zar onek oraintxe egin deust

 Beretzat eskabidia.

 

 Orm.

 

 Nola izan lei eskari ori

 Sobran dunari egitia

 Eneuke gura opazka daonai

 Artutia alabia

 Neronen ustez ak eukiko dau

 Aren batian tranpia

 Oba izango da beste bateri

 Al badot jarraitutia.

 

 Enb.

 

 Mutil zarretan beti egoten da

 Barren barrendik tranpia

 Orrexegaitik igarri barik

 Etorten jake zartzia

 Onek gura dau neskatxa polit

 Bikaiña or billatzia

 Mutil zarrentzat neure ustian

 Joan da ortako sasoia.

 

 Orm.

 

 Ez det uste nik oraindikarren

 Daguazanik belurik

 Oindiñokarren zar edo gazte

 Topateko ez det bildurrik

 Baiña barruan gogo bat daukat

 Biotzeraiño sarturik

 Zar ein ezkero zetan artukot

 Ez badaukia dirurik.

 

 Enb.

 

 Gauza ederra da mundu onetan

 Onek diñonez dirua

 Diru ta emazte bietan dauka

 Baiña sarturik burua

 Dirua nai dau ondo eroateko

 Berarentzat zartzarua

 Zartzaro ontan andrea barik

 Izango kanposantua.

 

 Orm.

 

 Sekula bere gaur arte beintzat

 Ez det pentsau olakorik

 Zarra naiz baiña oindiño ez det

 Uste nik il egiterik

 Mundu ontara etorri gera

 Jaungoikuak ekarririk

 Nora arraio juango naiz ni

 Berak deitu egin barik

 

 Enb.

 

 Aita gura ta aitu be eziña

 Au da daukagun penia

 Mutil zar onek nere ustian

 Gaur dauka naiko tranpia

 Ezkondu gura ezkondu ezin

 Ezin billatu andria

 Andria baiño naiago du onek

 Tabernan txurrut eitia.

 

 Orm.

 

 Danak dirade bardiñeko olan

 Nai bada ulertutia

 Beronek bere laster aurrian

 Amaitu egin dau kopia

 Ze gauza ederra ainbesten aurren

 besten erru ematia

 Uste ete dezu nere adiskide

 Orregaz engañetia.

 

 Enb.

 

 Ardauan eta diruan onek

 Gaur egiten deusku amets

 Zartuta egonda ez zara olan

 Ezkondu izango errez

 Zulangoari jasoten jako

 Mutil zar askori legez

 Etxe ondokua iñok eruan

 Eta kanpuan topau ez.

 

 Orm.

 

 Uste dau onek berba orregaz

 Ni ikaratu egitia

 Nai dauena da igarkozue

 Emon niri alabia

 Igual izao da eztakit baiña

 Bera edari zalia

 Oba egingozu nire adiskide

 Beste bateri ematia.

 


inprimatu