inprimatu
Xalbador laguna gogoratuz
Izenburua:
Xalbador laguna gogoratuz
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1933.zk.
Orrialdea:
3

Xalbador laguna gogoratuz

 

Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)

 

 1

 

 Bere omen egunez

 azkena etorri,

 on gertatu zaio

 lagun Xalbadorri;

 pozikan komeni ez

 biotz aundi ari,

 begiondoak malkoz,

 biotzak ler-zori,

 luto beltzez jantzi da

 gure Euskalerri.

 

 2

 

 Urepel'eko argi

 dizdiratzaflea,

 bertsolari-poeta

 bikain da trebea,

 sentipenak agertzen

 berdiņik gabea,

 gure euskera zarraren

 egizko abea,

 zeiņek bete bear du

 zure utsunea?

 

 3

 

 Euskal baratzak zuen

 lili indartsuena,

 kolpez igartu zaigu,

 au naigabe, pena!

 Baiņa, Jauna, Zu zera

 jaunik altsuena,

 ba-dakit nik Xalbador

 maite zenduena,

 emaiozu betiko

 pake, atsedena.


inprimatu