Sortatxoak bertsotan
Basarri
Aide batetik baratza dala
bestetik berriz soroa,
unuzkaldeko sagastia ta
arutzko zelai ondoa:
denok eskale biurtu gera
errukitu da goikoa
euri exkaxiz bagiñan ere
biali digu naikoa.
¡GORA ZUEK!
Jel Alderdiko gudari zarrak
bilduak dira batean
lengo nekeak gogoratzera
denak alkarren artean
egun aundia, egun gozoa
zuten joan dan igandean
alkar maitego izaten baita
urteak iges joatean.
Lengo gertari zar guztietzaz
itzegiten du "Ereintza"-k
zuen espetxeratze ura
or agertzen du "Kizkitza"-k
urtero batu bear dezute
asmoa artu bakoitzak
bazkari on bat merezi bait-du
aiñ legezko dan oroitzak.
Oraintxe ogei ta bost bat urte
zuek espetxeraturik,
lapur batzuen tankeran antxe
ezer erru gabetandik
orduan ere abertzale ta
gaur gogorrago oraindik
espetxe beltzak eta zigorrak
ezpaitu aldatzen gogairik.
Kantabriako itxas exkiñak
ederrak dira bai guziz,
negu luzean aztu eziñik
egon oi diranak aunitz
ederragoak izango ziran
bikañagoak milla aldiz
ustelkeri ta lizunkeri au
egundo sartu ezpalitz.
Jazkera narratz, ibillera txar
pekatuari lotuak,
aintzakotzat artu nai ezik
eleiz jaunen aginduak;
abere gixa jarri ditugu
oraintxe geure buruak
oraiñ panparroi gabiltza baño
ondoren datoz kontuak.