Nere bordatxotik
Basarri
Egun askorik ez du izango
lasaitasun da pakean,
kezka bizitan beti, gau-egun,
etengabeko nekean.
Danenkikoa nork egingo du
oraingo saltsen artean?
buruausterik etzaio beintzat
paltako zazpi urtean.
***
Urte sasoirik ederrena ta,
jokera bat ez zuzenik,
zeiñek pentsatu pixka-pixka bat
itxuratuko etzanik?
Esker ematen zertan pekatu,
kaxkar, exkaxa izanik,
aurtengo onek etzun merezi
Udaberrian izenik.
***
«Xenpelar» batek bere garaian
Euskalerria zatitu,
artxek bai gure izkuntza zarra
leialtasunez serbitu.
Goraldu aren izen bikaña;
lotan ez iñor gelditu,
-Errenderi'ko seme bizkorrak
guziak merezi ditu.
Arek arean zeiñek indartu
ote du gure izkerik?
etzan izaten aren kantuak
entzun gabeko euskerik.
«Xenpelar'ganan guk ez daukagu
guziak zorra besterik,
ai, maixu zarrik izan ezpalitz
etzan sortuko gazterik.