Nere bordatxotik
Basarri
"Zeruko Argia"
Argia zabaltzera,
dator guregana
etzaigu damutuko
ostatu emana.
Egi biurtu dedin
gure amets dana,
egin zagun bakoitzak
irakurle bana
Gure zeruan al da
olako izarrik?
zabaltzen ari zaigu
dizdira ederrik.
Biotz gabe, itz utsak,
ezpaitu indarrik,
ez izan euskaldunak
mingaņez bakarrik.
***
Artaldea biltzea
komeni litzake,
artzaiak ere pozik
izango lirake,
Asmo sendoak artu,
ta ekin jo ta ke,
guziok alkartuta
asko genezake.
***
Eztu gure antzik!
Jaun orren egintzak bai
malla aundikoak,
menderatuko zitun
aspalditakoak.
Gutxi dira lur ontan
modu ortakoak,
aztuta utziko zun
gure Jaungoikoak.
|