Nere bordatxotik
Basarri
Udaldiko errentak
Auetxek istilluak
emen dauzkagunak,
nolabait pasa bear
munduko ezunak.
Prezio danak daude
zerutara junak,
nunbaitetik bear du
norberak eztunak.
***
Udaldian prezioak gora
Komeni da garbiro
gauzak bereztea,
batek ekartzen baitu
sarritan bestea.
Ezer eztan tokian
bizitza tristea,
obe degu auzoak
ondo ikustea.
***
Eztedilla zakartu
kostako girorik,
eizik eztan tokian
ez bota tirorik.
Ardatz autsiak eztu
musika gozorik,
ia eustne diogun
al dala osorik.
***
Ixaka Lopez Mendizabal
Etorri berri zera
Ameriketatik,
ala jakinda nago
gure "Argia'tik".
Ikusi nai zinduzket
aurreko aldetik,
Jan egin bear baita
urdalletikan galduta
besarkada estu bat
Basarri'n partetik.
***
Arria eta Polipaso
Gazteari aukerak
sortuko zaizkio,
ona izango dala,
askok ala dio.
Lana egin lezake
bikain eta iaio,
gaia dunari aisa
erakusten zaio.
***
Estropadak
Onda lezitu arte
or egin dute ler,
orain agertuarren
lirain eta eder.
Lendik esana nago
zazpi milla bider,
saiatu gabe emen
eztagola ezer.
|